Lyophyllum transforme
Lyophyllum transforme Agaricaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Normalean ez da biltzen, biltzaileen ezjakintasunagatik.
Lyophyllum transforme | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Klasea | Agaricomycetes |
Ordena | Agaricales |
Familia | Lyophyllaceae |
Generoa | Lyophyllum |
Espeziea | Lyophyllum transforme Singer, 1943 |
Sinonimoak: Lyophyllum trigonosporum.
Deskribapena
aldatuKapela: 4 eta 6 cm bitarteko diametrokoa, hasieran erdiesferikoa, gero ganbila titi txiki batekin eta amaieran laua; ertza biribildua gaztetan, gero inkurbatua eta pixka bat uhindua ale zaharretan. Kapelaren azala hezea, matea, leuna fibrila erradialekin, marroi-grisaxka ilun kolorekoa eguraldi hezean. Erdian ilunagoa.
Orriak: Estu, lamelulekin, itsatsiak, zuri-grisaxkak, atzamarraz ukitzean beltzez zikintzen dira.
Hanka: Zilindrikoa, fibrilosoa, oinarrian loditua gaztetan, soropildua jaiotzen denean bata besteari soldatuta, zurixkatik gris-arrexkara doan kolorekoa.
Haragia: Biguna, zurixka, ebakitzean poliki-poliki belztu egiten da, usain eta zapore nabarmenik gabea.[2]
Etimologia: Lyophyllum terminoa grekotik dator eta anastomosi gabe esan nahi du. Trigonosporum epitetoa ere grekotik dator, triangeluarra esan nahi duen “trigonos” hitzetik. Esporen formagatik.
Jangarritasuna
aldatuJangarria.[3]
Nahasketa arriskua
aldatuLyophyllum decastes delakoak, kapelaren azala zertxobait argiagoa du, orriak ez dira belzten igurtziz gero. Lyophyllum infumatum espeziari ere haragia belztu egiten zaio ebakitzean.[4]
Sasoia eta lekua
aldatuUdazkenean eta neguaren hasieran. Ugaria Extremaduran. Soropildua hazten da, oinak elkartuak. Sastraketan eta baso mediterraneoan (estrepa, txilarra, otabera, artelatza, koniferoak)[5]
Banaketa eremua
aldatuEuropa.[6]
Erreferentziak
aldatu- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya, 288 or. ISBN 84-505-1806-7..
- ↑ (Gaztelaniaz) Morales Pulido Juan, Carmona Perate José Julián. (1981). Sociedad Micologica Extremeña, Medalla de Extremadura 2019.
- ↑ (Gaztelaniaz) Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia.
- ↑ (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 283 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
- ↑ Lyophyllum transforme: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.