Ireki menu nagusia

Luziano Mitxelena Irazoki (Lesaka, Nafarroa Garaia, 1952) txirrindulari amateurra, kamioilari ohia eta kamioi garraioko enpresaburua[1] da. Herri kiroletako apustuetan zaildua,[2] 45 urte zituela hasi zen bizikletan lehiatzen,[3][4] eta geroztik bere adin kategorian hainbat proba garrantzitsu irabazi ditu, besteak beste Quebrantahuesos lasterketa eta hala Euskadiko nola Espainiako txapelketak (master 60 kategorian).[5][6] 1981ean, kamioilari rolean antzezle lanak egin zituen Segoviako ihesa filmean.

Luziano Mitxelena
Luziano Mitxelena, Euskal Herriko txapeldun 2014ko otsailean.jpg
Luziano Mitxelena, Euskal Herriko txapeldun 2014ko otsailean.
Bizitza
Jaiotza Lesaka1952  (66/67 urte)
Herrialdea  Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Jarduerak
Jarduerak txirrindularia eta enpresaburua

ErreferentziakAldatu

  1. (Gaztelaniaz) «Cargos directivos de MITXELENA IRAZOQUI LUCIANO», Empresia.es webgunea.
  2. (Gaztelaniaz) Club Ciclista Bidon.
  3. «Luziano Mitxelena: Quebrantahuesos proba famatuan garaile izan zen bere kategorian», Ttipi-Ttapa, 474. zenbakia, 2008-07-10, 10. orrialdea.
  4. (Gaztelaniaz) Irene PEDRUELO: «Doce cenas tienen la culpa», Diario Vasco, 2011-06-17.
  5. «Luziano Mitxelena lesakarrak Master60 kategoriako Euskadiko txapelketa irabazi du», Ttipi-Ttapa, 2014-02-10.
  6. (Gaztelaniaz) «Palmares carretera masters», Real Federación Española de Ciclismo.