Lurrustela materia organiko ustel asko duen lur mota da[1], batez ere baratzerako eta loreontzietarako erabilia.

Lurrustelez beteriko loreontzia

Ingurune natural edo landa lurretan, lurrustela humus asko duen[2] lur beltza da. Dendetan saltzen den lurrustela aldiz, hainbat jatorridun nahasketa izaten da, batzuetan substratu izena hartzen duena[3].

Saltokietako lurrustela aldatu

Lurrustela landare motaren araberakoa izan behar da, honen beharrei egokitua:

  • landare berde, geranioak, loreontzi aldaketa, unibertsala: osagaiak oso antzekoak izaki, desberdintasuna arrazoi komertzialetatik datorkio, landaketatik baino.
  • ereiteko lurrustela: fina, arina eta iragarkorra.
  • bereziak (landare berezien araberakoa): arrosak, orkideak, kaktusak, garrazkiak...

Enpresa batzuek lurrustel berezituak ere ekoizten dituzte, profesionalei (nekazari eta enpresei) zuzenduak:

  • biderkatze lurrustela: ereiteko, aldaxkatzeko edo belauntzeko, adar-altxatzeko...
  • mintegi lurrustela: bereziki zuhaitz eta zuhaixka ontzietako ekoizpenari zuzendua
  • berdegune lurrustela: herrietako berdeguneak egin edo berritzeko erabilia
  • soropil lurrustela: arina, baina hondar kopuru handia duena, konpaktatua izan ez dadin

Substratuaren ezaugarri fisikoak garrantzisuak dira, bereziki uraren (atxikipen gaitasuna, drainatzea, ber-bustitze gaitasuna...) eta airearen arabera (porositatea, aireztatzea). Bestalde, lurrustelari elementuak gehitzen dira, bere pH-a zuzentzeko (azidotasun pixka bat gehiago landare gehienentzat) eta oinarrizko ongarriekin hasieran, edo gehiagorekin beharren arabera.

Osagaiak aldatu

Dendetan saltzen den lurrustela honako osagaiak izan ohi ditu, nahiz eta helburuaren arabera gai eta kopuruak aldatu:

  1. zohikatz hori eta beltzak osagaien %60-80 izan ohi dira
  2. pinu-azal zatiak eta egur-zuntz konpostatuak, arintzeko eta irazkortasuna ahalbidetzeko
  3. koko-zuntza, helburu berekoa
  4. bermikulita eta perlita, drainatzea hobetzeko
  5. buztina
  6. gai bustigarriak edo/eta hidatratatzailak
  7. ongarriak
  8. magnesio oxidoa (magnesia)
  9. kare dolomitikoa, landareek nahitaez behar duten kaltzioa duena

Araudia aldatu

 
Orkideentzako lurrustela

Frantzian, substratu guztiek NF U 44-551 araua bete behar dute[4]. Arauak 6 izendapen definitzen ditu, hiru faktoreen arabera:

Erreferentziak aldatu

  1. Lorezaintza hiztegia. Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia 2019 ISBN 978-84-457-3481-0. (Noiz kontsultatua: 2020-04-25).
  2. Euskaltzaindia - Hiztegi batua.
  3. [...] loreontziko lurraren aukeraketa, substratu edo lurrustela ere deitzen dena. Consumer. (2005-03-01). Landare bakoitzarentzat egokia aukeratzeak beren egoera ona segurtatzen du. Eroski S. Coop..
  4. NF U44-551: Supports de culture Dénominations, spécifications, marquage (2002-2004)

Kanpo estekak aldatu