Lurretik ilargira (jatorrizkoan, frantsesez: De la terre à la lune) Jules Verne frantziar idazleak idatzitako abenturazko eleberri bat da. 1865ean Pierre-Jules Hetzelek argitaratu zuen.

Lurretik ilargira
Lurretik ilargira eleberriaren azala.
Datuak
IdazleaJules Verne (1865)
Argitaratze-data1865
GeneroaAbentura eta zientzia fikziozko eleberria
Jatorrizko izenburuaDe la terre à la lune
Hizkuntzafrantsesa
ArgitaletxeaPierre-Jules Hetzel
Herrialdea Frantzia
IlustratzaileaHenri de Montaut (en) Itzuli
BildumaBidai harrigarriak
Euskaraz
IzenburuaLurretik ilargira
ItzultzaileaConsuelo Delgado
Argitaratze-data2014
Orrialdeak70
ISBN9788467739626

2014ean Consuelo Delgadok euskarazko itzulpena Susaeta argitaletxean argitaratu zuen, Fernando Aznarren ilustrazioekin.

Argumentua aldatu

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

1865. urtea. Abenduaren lehena, hamaikak hamairu minutu gutxiago, ez segundu bat gehiago eta ez gutxiagoan, jaurtigai erraldoi bat espaziora jaurtitzeko une egokia da. Jaurtigaiaren barrenean hiru pertsonaia bitxik bidaiatuko dute, hain zuzen ere, Ilargira joango diren lehenbiziko hiru gizasemeak.

Mundu osoan jakinmina piztu duen proiktua da, baina data zehatz horretarako xehetasun guztiak prest egotea ez da lan erraza izango. Hau lortu ezin izan ezkero, Ilargia Lurretik berriz ere horrelako hurbiltasun baldintzetan egon dadin beste hemezortzi egun eta hamaika egun itxaro beharko lirateke.

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu