Lur eta Amets
Lur eta Amets 2020ko Imanol Zinkunegi eta Joseba Ponce zinema zuzendarien marrazki biziduneko filma da.
Lur eta Amets | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 2020 |
Izenburua | Lur eta Amets |
Jatorrizko hizkuntza | euskara |
Jatorrizko herrialdea | Espainia |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | abenturazko filma, time-travel film (en) eta zinema historikoa |
Iraupena | 87 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Gidoigilea(k) | Eneko Olasagasti Carlos Zabala |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Joserra Senperena |
Argumentu nagusia | Euskal Herriko historia eta Denbora bidaia |
luretaametshistorian.eus… | |
Lur eta Amets Ikastolen Elkarteak, Katxiporretak eta Elkar argitaletxeak sortutako proiektua da, hasiera batean liburu eta ipuinetan gorpuztu zena. Gero mahai-joko bat sortu zuten pertsonaia horiekin eta, gero, ilustraziotik pantaila handira salto egin zuen.[1]
Sinopsia
aldatuLur eta Amets bikiak amona Andereren etxean emanen dute asteburua. Baina gaztetxoentzat ez da asteburu arrunta izanen, bidaia ahaztezin batean abiatuko baitira, abenturaz betetakoa. Hala, Euskal Herriko historia ezagutuko dute, garai ezberdinak bisitatuz. Bidean pertsonaia ugari gurutzatuko dituzte.[2]
Erreferentziak
aldatu- ↑ «‘Lur eta Amets’ animaziozko filma otsailaren 7an estreinatuko da» Naiz 2020-01-31.
- ↑ «Lur eta Amets» Berria 2020-02-01 CC BY-SA 4.0 lizentziapean.
Kanpo estekak
aldatu
Artikulu hau zinemari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |