Ireki menu nagusia

Luis Casado Oliver (Tutera, 1963ko abuztuaren 21) UPNko politikaria da.

Luis Casado
Bizitza
Jaiotza Tutera1963ko abuztuaren  21a (55 urte)
Herrialdea  Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Jarduerak
Jarduerak politikaria
Lantokia(k) Tutera
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Nafar Herriaren Batasuna

Zaragozako Unibertsitatean Enpresa Zientziatan lizentziaturik, Tuteran etxeko loteria-administrazioan lan egiten zuen. UPNn 1984an eman zuen izena. Alderdi horren eskutik Tuterako udalean 1991n sartu zen, eta 2003an alkate bihurtu zen, Luis Campoy alderdikidearen lekua hartuta. 2007ko hauteskundeetan berriro lortu zuen alkatetza. Nafarroako Parlamentuan 2003-2007ko legegintzaldian aritu da.