Luffa Kucurbitazeoen familiako loredun landareen generoa da . Kalabaza luzanga moduko bat ematen duten landare igokariak dira. Loreak, oro har, horiak dira. Askotan Asiako eta Afrikako eremu tropikaletan barazki gisa hazten dira. Luffa generoko landareen hostoak dira lepidoptero batzuen beldarren janaririk gogokoena, Hypercompe Hypercompe albicornis adibidez .

Luffa
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaCucurbitales
FamiliaCucurbitaceae
Generoa Luffa
Luffa
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaCucurbitales
FamiliaCucurbitaceae
Generoa Luffa

Erabilerak aldatu

Fruitua samurra dagoenean barazki gisa jan daiteke. Kalabazinaren antzeko zaporea eta ehundura ditu, nahiz eta kanpoko azala latzagoa den. Fruta berdeen zukua medikuntza tradizionalean erabiltzen da ikteriziaren aurkako erremedio gisa. Fruitua heltzen uzten bada fruitu barruko zuntzak gogor bihurtzen dira. Forma honetan, fruitu lehorrak bainurako belaki begetal gisa erabil daitezke. Landare belakiak sarritan lixibarekin zurituta saltzen dira eta, ontziratuta, farmazietan saltzen dira. Belaki hauekin azala igurzteak odol-zirkulazioa sustatzen du.

Galeria aldatu

Bibliografia aldatu

  • David Bates, Richard Robinson, Charles Jeffrey, editors. Biology and Utilization of the Cucurbitaceae. Cornell UP, 1990. ISBN 0-8014-1670-1. 

Kanpo estekak aldatu