Lucrecia López de Arana Elorza (Haro, Errioxa, 1867ko azaroaren 23a - Madril, 1927ko maiatzak 9) tiple-kontralto abeslaria izan zen. Oso ezaguna egin zen zarzuela generoan egindako emanaldiengatik.[1]

Lucrecia Arana

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakLucrecia López de Arana y Fernández, Lucrecia López de Arana y Fernández
JaiotzaHaro1867ko azaroaren 23a
Herrialdea Espainia
HeriotzaMadril1927ko maiatzaren 9a (59 urte)
Hobiratze lekuaSan Justoren hilerria
Familia
Ezkontidea(k)Mariano Benlliure
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakopera abeslaria
Ahots motasopranoa
kontraltoa
Musika instrumentuaahotsa

Biografia aldatu

 
Lucrecia Aranaren erretratua

Bere aita Hirugarren Karlistaldian hil zen Don Karlosen alde borrokan, Lucrecia ume zela. Gaztetan Madrilera joan zen Rafael López Heredia ardandegi-jabe errioxarrak[2] bertan zuen sukurtsalean lan egitera. Honek, bere ahotsaren ahalmenez jabetuta, diruz lagundu eta kantu klaseetara joatea ahalbidetu zion, garai hartako irakasle onenak izanik ondoan.[3]

1887an, hemeretzi urte besterik ez zituela, Madrilgo Price antzokian La mascota antzezlanean bigarren mailako papera egin zuen. Julián Romea Konpainiarekin berriz, Espainiako hainbat tokitan abestu zuen. Horietako saio bat iraileko jaietan izan zen Haron, bere jaioterrian. [4]

1896an Zarzuelako antzokian aritu zen El Gaitero lanarekin, eta hurrengo urtean Echegaray eta Caballero maisuen La viejecita estreinatu zuen, Carlosen pertsonaia interpretatuz.

1898ko azaroaren 29an Madrilgo Zarzuela Antzokian Gigantes y cabezudos lan komikoa estreinatu zen. . Miguel Echegarayren testua eta Manuel Fernández Caballeroren musika zuen eta Lucreciarentzat bereziki idatzitako zarzuela zen, Pilarren paper nagusian. Genero lirikoaren zarzuelarik adierazgarrienetakoa izango zen.

Bakar batzuk soili aipatuta, 140 zarzuelatik gora estreinatu zituen eta eszenatokira irtetzeko orduan bereziki zaintzen zituen bai jantzia zein osagaiak, interpretatu behar zuen lanaren sasoiarekin fideltasuna errespetatze asmoz. Erabat diziplinatua bere ahotsa zaintze kontuetan, nagusituta ere bere onenean mantentzen jakin zuen. 1908 urtean erretiratu zen, kontzertu benefikoak ematen jarraitu zuen arren.[5]

Mariano Benlliure eskultore valentziarrarren bikote, seme bakarra izan zuten, José Luis Mariano Benlliure López de Arana arkitekto eta margolaria, 1898ko uztailaren 5ean jaio eta 1981ean hil zena.[5][6][7]

Lucrecia 1927an Madrilgo bere etxean hil zen garuneko enbolia baten ondorioz eta San Justo hilerrian lurperatu zuten.[8] Senarrak domina bat zizelkatu zuen bere irudiarekin, orduz geroztik Madrilgo Kontserbatorioko abeslaririk nabarmenenari eman zaiona.[9]

 
Lucrecia Arana kalea bere jatorrizko Haron.

Omenaldiak aldatu

  • 1979an Haroko udalak Lucrecia Arana izena jarri zion kale bati haren omenez, ordura arte General Franco kalea izendatua eta 1937 urte aurretik La Libertad kalea bezala ezagutua.
  • 2010eko uztailaren 17an, Zaragozako Musikaren Lagunen Elkarteak Lucrecia Aranari omenaldia antolatu zion Haron. Bere bizitzari buruzkoak ezagutzera emateaz gain, udalak plaka oroigarri bat jarri zuen Bretón Antzokian.[10]
  • 2017ko urrian eta abeslariaren jaiotzaren 150. urteurrenaren harira, Errioxako Gobernuak eta Mariano Benlliure Fundazioak hainbat kontzertu, hitzaldi eta argazki-erakusketa antolatu zituzten Haron eta Logroñon.
  • 2019ko azaroan Haroko Musika Kontserbatorioa Lucrecia Arana berrizendatu zuten abeslaria jaio zeneko 152. urteurrenaren egun bezperan[11] eta bere busto bat jarri zen bertako Torreón Museoaren sarreran, Mariano Benlliurek egingakoaren erreplika[12]
 
Haroko Lucrecia Arana Musika Kontserbatorioa.

Erreferentziak aldatu

  1. Benlliure, Fundación Mariano. «Lucrecia Arana» Fundación Mariano Benlliure (Noiz kontsultatua: 2021-05-16).
  2. «Rafael López de Heredia y Landeta | Real Academia de la Historia» dbe.rah.es (Noiz kontsultatua: 2022-01-08).
  3. larioja.com. «Historias de La Rioja sin salir de casa» larioja.com (Noiz kontsultatua: 2021-05-16).
  4. El diario del día 3 de septiembre menciona que la compañía de Julián Romea va a Haro en fiestas de La Virgen de la Vega. El día siguiente dice que se les olvidó indicar que Lucrecia Arana venía con ellos. .
  5. a b (Gaztelaniaz) Benlliure, Fundación Mariano. «Lucrecia Arana» Fundación Mariano Benlliure (Noiz kontsultatua: 2022-01-08).
  6. «CASA MUSEO BENLLIURE» www.jdiezarnal.com (Noiz kontsultatua: 2022-01-08).
  7. (Gaztelaniaz) Benlliure, Fundación Mariano. «José Luis Mariano Benlliure Arana» Fundación Mariano Benlliure (Noiz kontsultatua: 2022-01-08).
  8. (Ingelesez) «LUCRECIA ARANA» benlliure-su-legado (Noiz kontsultatua: 2022-01-08).
  9. «Lucrecia Arana (Haro) - bermemar» www.bermemar.com (Noiz kontsultatua: 2021-05-16).
  10. «Amigos de la Música de Zaragoza rinden homenaje a Lucrecia Arana» La Rioja 2010-07-18 (Noiz kontsultatua: 2021-05-16).
  11. Enseñat, Lucrecia. «En memoria de Lucrecia Arana» Fundación Mariano Benlliure (Noiz kontsultatua: 2021-05-16).
  12. «Lucrecia Arana da ya la bienvenida a los visitantes del Museo del Torreón de Haro» El Correo 2019-08-27 (Noiz kontsultatua: 2021-05-16).

Ikus, gainera aldatu

  • Lucrecia Arana abesten
  • "La viejecita" zarzuelaren "Brindis" abesten Lucrecia Arana