Lovainako udaletxea, Belgika, (nederlanderaz: Stadhuis) Grote Markt-en (Plaza Nagusia) dagoen eraikin historikoa da, San Pedro eliza monumentalaren parean. Estilo brabantar gotiko berantiarrean eraiki zen, 1439 eta 1469 artean, arkitektura apainduarekin.

Lovainako udaletxea
Stadhuis van Leuven
Kokapena
Estatu burujabe Belgika
Belgikako eskualdea Flemish Region
Province of Belgium Flandriako Brabante
Belgikako barrutiaArrondissement of Leuven
Belgian municipality with the title of cityLovaina
Koordenatuak50°52′44″N 4°42′04″E / 50.8789°N 4.7011°E / 50.8789; 4.7011
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1439
Inaugurazioa1469
Arkitektura
ArkitektoaSulpitius van Vorst (en) Itzuli
Matheus de Layens (en) Itzuli
Jan II Keldermans (en) Itzuli
EstiloaBrabantine Gothic (en) Itzuli
Gotiko flamigeroa
arkitektura gotikoa
Ondarea

Udaletxeak erliki arkitektoniko baten itxura du, hiru solairuko fatxada duena, Grote Markt-etik ikusten diren hiru aurpegietan leiho gotikoz hornitua. Haren gainean teilatu aldapatsu bat altxatzen da lau mailatako txapitulekin jositakoa. Teilatuaren ertzetan sei dorre oktogonal daude, argia pasatzen uzten duten txapitel saredunek errematatuta.

Estatua mordoa fatxada osoan banatuta, baldakidun nitxoetan. Estatuei eusten dieten mentsulak Bibliako eszenekin zizelkatuta daude. Nitxoak eta apalak eraikin osoarekin eraiki baziren ere, 236 estatuak 1850. urtekoak dira. Lehenengo solairuan kokatutakoek hiriaren historiako pertsonaia garrantzitsuak irudikatzen dituzte, bigarrenean daudenak zaindariak eta pertsonaia sinbolikoak, eta hirugarren solairuan daudenak, hainbat garaitako Lovainako kondeak eta Brabanteko dukeak.

Ayuntamiento de Lovaina en la noche.
Lovainako udaletxea gauez.

Fatxada nagusiak sarreran eskailera bat du, eta erdian bi atari, horien gainean ezkerraldean San Pedroren eta eskuinaldean Ama Birjinaren irudiak.

Barrualdean artelanen bilduma interesgarri bat dago, Constantin Meunierren eta Lambeaux Jefen eskulturak barne. Barruan 1794ko Lovainako alkateen erretratuak ere ikus daitezke.

Eraikinaren historia aldatu

Gaur Udaletxea izenez ezagutzen den eraikina udal eraikin multzo bateko Huys Voirste zen, zeinaren eraikuntza 1439an hasi zen antzinako udal eraikin bat zegoen tokian. Lehen arkitektoa, Sulpice Van Vorst, konplexuaren atzeko hegalak hasi eta arrakastaz ordezkatu zuen Jan Keldermans II.ak, zeinaren heriotzak 1445ean eraikuntzaren lehen fasea amaitzea ekarri zuen. Proiektuari 1448an berriro ekin zioten Matheus de Layensen zuzendaritzapean. Urte hartako martxoaren 28an jarri zuten Voirste Huys-en lehen harria. Eraitsitako etxe batzuen sotoak eraikuntza berrian sartu ziren eta orain Udaletxeko ezkerraldean dagoen ate txiki batetik sartu ahal da. Hasierako planek, Bruselako udalaren eraginez, kanpandorre bat zeukaten izkinetako batean. Proiektu hori De Layensek aldatu zuen, gaur egun ikusten ditugun dorreen antolamendu simetrikoa sortuz. Kanpoko harlandua eta teilatua 1460an amaitu ziren, eta 1469an eraikina amaitu zen.

XIX. mendean Udaletxea zaharberritu zuten. Lehen Mundu Gerran, eraikina zutik geratu zen Leuvenek jasandako hondamenaren artean, kalte txikiekin ihes eginda. Bigarren Mundu Gerran, bonbardaketa batek are kalte gehiago eragin zituen, eta 1983ra arte itxaron behar izan zen konponketak amaitu arte.

Kanpo estekak aldatu