Los cacharros majaretas

Los cacharros majaretas Francisco Ibáñez kataluniar komikigilearen pertsonaiarik ezagunenak diren Mortadelo eta Filemonen abentura bat da.

Los cacharros majaretas
Jatorria
Egilea(k)Francisco Ibáñez
Jatorrizko herrialdeaEspainia
ArgitaletxeaEditorial Bruguera
Ezaugarriak
Genero artistikoaumorezko komikiak
Hizkuntzagaztelania
TelesailaMortadelo eta Filemon
Emanaldia
Hasiera-data1974

Istorioa aldatu

T.I.A.k M.O.S.C.A.ren zati izan nahi du (Mundial Organization Secreten Control Agency). Erakunde horrek garraio sistema modernoak izatea exigitzen du, eta T.I.A.ren ibilgailua nahiko zaharrak dira. M.O.S.C.A.n sartzea lortzeko T.I.A.k bere garraiobideak berritzea erabaki du, eta horretarako Bacterio profesorearen laguntza izango du. Berau arduratuko da zentzugabeko ibilgailu mordoa diseinatu eta fabrikatzeaz (urpekontzi atomiko bat, furgoneta anfibio bat, haur kotxetxo bat, uraniozko motordun gurpil aulki bat...) eta Mortadelok eta Filemonek probatu egin beharko dituzte.

Beste medio batzuetan aldatu

Osorik egokitu da pertsonaiei buruzko telesaileko atal batean.


Aurrekoa
Los invasores
Mortadelo eta Filemonen abenturak
1974
Ondorengoa
A las armas

Kanpo estekak aldatu