Tolkienen legendarium ospetsuan eta idazle honen hil ondorengo lana den Silmarillionen Lorienen lorategiak Amaneko eskualde eder bat dira, Valinorretik hegoaldera kokatuak. Bere izena quenyazkoa da eta "ametsen lurraldea" bezala itzul daiteke.

Eskualde honetan Irmo valarrak gobernatzen du (ametsen eta ikuskarien emalea) bere emazte Estërekin batera (sendatzailea) Manwëren zaintzapean. Hara arima nekatu eta gutxituak penetatik atseden hartzeko heltzen dira, handia baita bertako gobernariek pena eta tristezietatik sendatzeko duten ahalmena eta valarrak eurak ere sarri joaten dira. Hala gertatu zen Fëanorren amarekin, Mirielekin, nekatua eta Fëanorren jaiotzagatik arima makaldua zuela, Lorienen zaintzapean jarria izan zen. Eta Melian bera ere han egon zen Endorretik quendiak iritsi aurretik.

Han bizi izan zen, baita ere, Arien maiarra, ondoren Anarren (eguzkia) ontzia hartuko zuena, valarrek sortu zutena gizaki hilkorrak babesteko Valinorreko Bi Zuhaitzak suntsituak eta Silmarilak lapurtuak izan ondoren, baita Noldorren ihesa eta Finwëren heriotza, Noldorren erregea zena, baita Melkor oztopatzeko ere.

Erdialdeko Lurraldean Galadriel damak eta bere senar Zelebornek gobernatutako eskualde bat dago, Lothlorien bezala ezagutzen dena (edo soilik Lorien). Eguzkiaren Hirugarren Aroan Erdialdeko Lurraldean geratzen ziren elfotar erresumen artean ederrena zen.

Tokiak

aldatu

Lorellin

aldatu

Lorienen lorategien erdian kokatutako laku bat da. Lorellin Ardako lakurik ederrenetzat hartzen da. Bere barnean Estë valierra bizi zen uhartea dago. Bere izena quenyazkoa da eta "ametsaren lakua" bezala itzul daiteke.

Estë uhartea

aldatu

Lorienen lorategi miragarrietan, Valinorren, Estë uhartea dago, Ametsen Jaunaren emaztea zen Estë "sendatzailea"ren bizilekua, bere izenak "atsedena" esan nahi duelarik. Lorellin lakuaren erdian kokatua, lainoz estalitako uharte oihantsu bat da.

Kanpo estekak

aldatu