Ingurune digital

pertsonen artean, eta, makinen eta pertsonen artean komunikazio eta interakziorako erabiltzen diren baliabide digitalek osatzen dute ingurune digitala

Ingurune digital bat komunikazio-ingurune integratu bat da, non gailu digitalek haren barruko edukiak eta jarduerak komunikatzen eta kudeatzen dituzten. Kontzeptua elektronika digitaleko sistemetan oinarritzen da, mundu mailako komunitate batentzat inplementatzen eta aplikatzen direnak. Ingurune digital baten osagai nagusiak dira, oro har, web zerbitzariak, hodei-zerbitzariak, bilaketa motorrak, sare sozialetako nodoak, aplikazioak, sarean partekatzen diren irudiak, infografiak, testuak, audioak eta bideoak, eta Interneten aurki daitezkeen beste hainbat baliabide.

Gailu digitalak zuzenean konektatu egin daitezke, edo Internetaren bidez.

Pertsonen artean, eta, makinen eta pertsonen artean komunikazio eta interakziorako erabiltzen diren baliabide digitalek osatzen dute ingurune digitala.

Ingurune digitala enpresa munduan aldatu

Enpresa edo negozioaren ingurune digital batek bere baitan hartzen ditu sistema integratu baten konputagailu, telefono adimendun, tabletak eta erakundeko baliabide elektroniko guztiak. Erakunde batek Interneten bidez edo elektronikoki oinarritutako beste edozein komunikazio-sistemaren bidez kudeatzen baditu negozio-jarduerak, besteak beste, webguneak, posta elektroniko zerbitzuak, bilaketa-motorren optimizazio-estrategiak, sare sozialen marketina, podcastak, web-orriak, eta ahotsa ere IP telefonia zerbitzuaren bidez (VoIP), jarduera horiek ingurune digitalean ari dira. Jarduera hauek beren ingurune digitalean egiten dituzten heinean, beste erakunde batzuen ingurune digitalekin elkarrekintzak, transakzioak eta harremanak jorratzen dituzte. Azkenean, mundu mailako negozio-komunitateak ingurune digital zabal batean parte hartzen du.

Erakundeek beren eguneroko jarduerak ingurune digital batean ikusten dituztenez, jardueren arteko integrazioak indartu eta indartu egiten dira. Ingurune digital optimoek gailu indibidualen barruko komunikazio eta integrazioak behar dituzte, hala nola, ordenagailuak, zerbitzariak, gailu mugikorrak eta digitalizatutako beste gailu pertsonal batzuk, baita software informatikoko aplikazio eta programen arteko komunikazio eta integrazioak ere. Adibidez, erakunde bateko ingurune digital batek posta elektronikoko zerbitzariak, biltegiak/datu-zerbitzariak, kontabilitateko software-programak, web-ean oinarritutako aplikazioak, bezeroekiko harremanetarako kudeaketa aplikazioak eta abar. Ingurune digital optimo batek barne hartuko lituzke sistema, software programa eta aplikazio horien guztien estrategia eta aplikazioa, ingurune integratu batean lan egiteko, eta horrek aukera emango du elkarrekin eta erakundeaz kanpoko beste ingurune digital batzuekin komunikatzeko.

Ingurune digitala hezkuntzan aldatu

Enpresetan bezala, XXI. mendeko eskola sisteman ordenagailuak, zerbitzariak, gailu mugikorrak eta digitalizatutako beste gailu pertsonal batzuk gero eta gehiago erabiltzen ari dira. Eskoletan testu-liburuek, arbelek eta klarionek osatzen zuten testuinguru haiek, lekua egin diote ordenagailuei, tabletei, telefono adimendunei, arbel digitalei, hezkuntzarako berariaz sortutako online baliabideei zein beste edozein helbururekin sortutako baliabideei...

Testuinguru komunikatibo berriak sortzen ari dira. Sare sozialak, Ikasteko ingurune birtual, IKTak oro har, hezkuntza sistema guztietan gero eta garrantzi handiagoa hartzen ari dira.

Erreferentziak aldatu

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu