Lokomozio-aparatuaren gaixotasun

Lokomozio-aparatuaren gaixotasunak, lokomozio-aparatuari kalte edo min egiten dieten eritasunak dira; hezurren, nerbioen, giharren, artikulazioen, tendoien, kartilagoen eta bestelako ehun konjuntiboen patologiak, alegia[1].

Lokomozio-aparatuaren gaixotasun
Deskribapena
Motadisease of anatomical entity (en) Itzuli
EspezialitateaErreumatologia
Tratamendua
Erabil daitezkeen botikakdenosumab (en) Itzuli
Identifikatzaileak
GNS-9-MK729.99
MeSHD009140
Disease Ontology IDDOID:17

Gaixotasun hauek gorputzeko atal desberdinetan eragin dezakete, bizkarrezurra, lepoa, sorbardak eta gorputz-adarrak barne[2] eta hauen adibiderik ohikoenak, karpoko kanalaren sindromea, epikondilitisa, tendinitisa, bizkarreko mina, lepoko tentsioaren sindromea edo esku-sorbaldaren bibrazioaren sindromeak izan daitezke[3].

Traumatologoak, errehabilitadoreak, fisioterapeutak, erreumatologoak, neurologoak eta ortopedak dira, gehien bat, gaixotasun hauetaz arduratzen diren espezialistak.

Kausak aldatu

Lokomozio-aparatuaren gaixotasunak bat-bateko esfortzu baten ondorioz, objektu pisutsu bat altxatzea esaterako[4], mugimendu berdina behin eta berriro errepikatzearen ondorioz, edo indar, bibrazio edota jarrera deserosoekiko espozizio errepikakor baten ondorioz aurkeztu daitezke[3].

Diagnosia aldatu

Gaixotasun hauen ebaluazioa, pazientearen sintometan eta espezialista batek egindako azterketa fisikoan oinarritzen da[3]. Espezialistek historia klinikoa, arrisku okupazionala, minaren intentsitatea, minaren zergatia aurkitzeko azterketa fisikoa eta batzuetan, laborategiko frogak, x izpiak edo erresonantzia magnetiko nuklearren arabera ebaluatzen dute lokomozio-aparatuaren eritasun bakoitza[5]. Hala ere, espezialista bakoitzak berariazko irizpideak bilatzen ditu lokomozio-aparatuaren gaixotasun ezberdin bakoitza diagnostikatzeko, minaren jatorria, intentsitatea eta min-mota eta mugatutako mugimenduak edo mugimendu mingarriak oinarri izanik[2].

Sailkapena aldatu

Kaltetuta dagoen atalaren arabera, lokomozio-aparatuaren gaixotasunak honela sailka daitezke:

Hezurrei eragiten dieten gaixotasunak:

Artikulazioei eragiten dieten gaixotasunak:

Muskuluei eragiten dieten gaixotasunak:

Tendoiei eragiten dieten gaixotasunak:

Erreferentziak aldatu

  1. (Ingelesez) «CDC - NIOSH Program Portfolio : Musculoskeletal Disorders : Program Description» www.cdc.gov 2019-09-23 (Noiz kontsultatua: 2021-03-07).
  2. a b (Ingelesez) Kuorinka, I.; Jonsson, B.; Kilbom, A.; Vinterberg, H.; Biering-Sørensen, F.; Andersson, G.; Jørgensen, K.. (1987-09-01). «Standardised Nordic questionnaires for the analysis of musculoskeletal symptoms» Applied Ergonomics 18 (3): 233–237.  doi:10.1016/0003-6870(87)90010-X. ISSN 0003-6870. (Noiz kontsultatua: 2021-03-07).
  3. a b c (Ingelesez) Musculoskeletal disorders and workplace factors. A critical review of epidemiologic evidence for work-related musculoskeletal disorders of the neck, upper extremity, and low back.. 2020-10-06  doi:10.26616/NIOSHPUB97141. (Noiz kontsultatua: 2021-03-07).
  4. Kumaraveloo, K. Sakthiaseelan; Kolstrup, Christina Lunner. (2018-07-03). «Agriculture and musculoskeletal disorders in low- and middle-income countries» Journal of Agromedicine 23 (3): 227–248.  doi:10.1080/1059924X.2018.1458671. ISSN 1059-924X. PMID 30047854. (Noiz kontsultatua: 2021-03-07).
  5. «Musculoskeletal Pain: Types, Causes, Symptoms & Treatment» Cleveland Clinic (Noiz kontsultatua: 2021-03-07).

Kanpo estekak aldatu