Loggia degli Osii (euskaraz: "Osiitarren Logia) Italiako hiririk garrantzitsuenetako bat den Milango alde zaharreko plaza txiki batean dagoen jauregi bat da, gutxi gorabehera Milango katedraletik 300 metrora. Jauregi hau Matteo Viscontik eraiki zuen XIV. mendean.

Loggia degli Osii
Kokapena
Estatu burujabe Italia
Eskualdea Lombardia
Italiako hiri metropolitarraMetropolitan City of Milan
HiriaMilan
Koordenatuak45°27′52″N 9°11′15″E / 45.4645°N 9.18758°E / 45.4645; 9.18758
Map
Arkitektura
EstiloaArte gotikoa

Eraikinaren deskribapena eta antzinako erabilera aldatu

Gotiko estiloko eraikin hau kolore zuri eta beltzezko haitzurdinez egina dago. Kolore hauen erabilera ohikoa da Genovako gotiko estiloan, eta Matteo Viscontiren semea zen Stefano Viscontiren ezkontzarekin lotu daiteke, Valentina Doria genoarrarekin ezkondu zena.

Fatxadak gainjarritako bi logia arkupe ditu, eta goian Ugo de Campione eta honen seme Giovanni de Campioneren estatuak dituen trifora batzuk. Bi logien artean, Milango auzoetako eta Visconti familiaren armarriak daude.

Magistratuek herriari epaiak eta ordenantzak jauregi honetako balkoitik adierazten zizkioten, parlera izena duen balkoia (hitz egiten duena antzinako italieraz). Balkoi txiki horretan harrapakin bat herpeekin heltzen duen arrano bat agertzen da, justiziaren ikurra dena.

Historia aldatu

Jauregi honen izena Osii familiagandik dator, jauregia eraiki zen lurren jabea zena.

Scoto da San Gimignano arkitektoak Matteo Viscontigatik proiektatu zuen jauregi hau, 1316an amaitu zena, Arrazoiaren Jauregiaren ondoan hiriko notario agiriak egingo ziren arkupezko logia edo galeria bat egiteko.

1600 eta 1700 bitartean, berreraketa batzuek eraikina pitzatu zuten, 1904an eraberritu zutena G. B. Borsani eta A. Savoldi arkitektoek.

Nola iritsi aldatu

Loggia degli Osii Milango metroko "Duomo" eta "Cordusio" geltokien artean dago. Bertara, katedraletik minutu batzuk oinez joanda iris daiteke.

Kanpo estekak aldatu