Llanesko dorrea
Llanesko dorrea, asturieraz Torrexón de Llanes edo Castiellu de Llanes eta gaztelaniaz: Torreón de Llanes edo Castillo de Llanes, Espainiako Asturias autonomia erkidegoko Llanes udalerrian dagoen defentsa dorretxe bat da, udalerriaren harresietan dagoena.
Llanesko dorrea | |
---|---|
Kultura ondasuna | |
Kostaldeko Donejakue bidea | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | Espainia |
Autonomia | Asturiasko Printzerria |
Probintzia | Asturiasko probintzia |
Asturiasko kontzeju | Llanes |
Koordenatuak | 43°25′17″N 4°45′18″W / 43.42131°N 4.75506°W |
Ondarea | |
BIC | RI-51-0000016 |
Jatorrizko eraikina XIII. mendean eraiki zen, defentsa dorre eta kartzela funtzioak betez. Kareharriz eraikia dago eta oinplano borobila du.
1876an Monumentu Nazionala izendatua izan zen.