Litvinenko (telesaila)
Litvinenko britainiar telesaila da, Tiger Aspectek ITVerako sortua.
Litvinenko (telesaila) | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 2022 |
Izenburua | Litvinenko |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Erresuma Batua |
Sasoi kopurua | 1 |
Atalak | 4 |
Ezaugarriak | |
Iraupena | 47 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Jim Field Smith (en) |
Gidoigilea(k) | George Kay (en) |
Antzezlea(k) | |
Ekoizpena | |
Konpainia ekoizlea | ITV Studios (en) |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Gabriel Prokofiev (en) |
Argazki-zuzendaria | Ed Moore (en) |
Emanaldia | |
Jatorrizko igorlea | ITV |
Sinopsia
aldatu«Ni isiltzea lortuko duzu akaso, baina mundu zabaleko protesten ulua zure belarrietan islatuko da bizi osoan, Putin jauna». Alexandr Litvinenkoren hitzak dira, hil aurreko gutunean idatziak. Behin KGBko kide, zerbitzu sekretu errusiarretik ihes egin eta Londresen asiloa lortu zuen, 2006an polonioz pozoituta akabatu zuten arte. Pozoitzearen inguruko polizia ikerketa da telesailaren oinarri narratiboa. Hasieran, Litvinenkoren eta detektibeen arteko ospitaleko elkarrizketak dira gidoiaren zutabe nagusia eta, ostera, kasua argitzeko autoritate britainiarrek egindako lan zorrotza.[1]
Aktoreak
aldatu- David Tennant : Alexandr Litvinenko
- Margarita Levieva : Marina Litvinenko
- Mark Bonnar : Clive Timmons
- Neil Maskell : Brent Hyatt
- Mark Ivanir : Alexender Goldfarb
- Daniel Ryan : Peter Clarke
- Barry Sloane : Jim Dawson
- Temirlan Blaev : Anatoly Litvinenko
- Kayla Meikle : Deborah Maxwell
- Richard Pepper : Duncan Ball
Erreferentziak
aldatu- ↑ «Gezurrek eta beldurrak pozoituta» Berria 2023-01-14 CC BY-SA 4.0 lizentziapean.
Kanpo estekak
aldatu
Artikulu hau telebistari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |