Lise Tréhot
Lise Tréhot (Ecquevilly, Seine-et-Oise, 1848ko martxoaren 14a – 1922ko martxoaren 12a) frantziar arte modeloa izan zen eta Pierre-Auguste Renoirrentzat lan egin zuen 1866tik 1872ra, margolariaren garai goiztiarrean (koadroetan agertzen diren emakumeen modeloa da). Hogei margo baino gehiagotan agertzen da, esate baterako Lise (1867) eta Udan (1868).
Lise Tréhot | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Ecquevilly, 1848ko martxoaren 14a |
Herrialdea | Frantzia |
Heriotza | Paris, 1922ko martxoaren 12a (73 urte) |
Hobiratze lekua | Crématorium-columbarium du Père-Lachaise (en) |
Familia | |
Bikotekidea(k) | ikusi
|
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | modeloa eta modeloa |
Gaztaroa
aldatuLise Tréhoten gurasoak Louis Tréhot eta Amelie Elisabeth Boudin izan ziren. Aita Ecquevilly-ko posta bulegoko buru izan zen 1850eko hamarkada erdialdera arte eta, ondoren, familia osoa Parisera aldatu zen eta han limonada eta tabakoa saltzen zuen. Lise sei umetan laugarrena zen (hiru neba eta bi ahizpa zituen).
Garaiko dokumentu batean arropa josten zutela esaten da.
Jules Le Coeur margolari eta aktitektoaren maitalea zen bere ahizpa nagusia eta haren bidez ezagutu zuen Pierre-Auguste Renoir, Marlotte-ko etxean, seguruena 1865eko ekainean.[1][2][3][4]
Arte modelo garaia
aldatuLise Tréhot arte modelo lana egiten hasi zen Renoirrentzat hamazortzi urte zituela (eta Renoirrek hogeita bost). Renoirren garai horretako margolan goiztiarrak, zeintzuetan Tréhot agertzen zen, honakoak ziren: Lise lastozko txapelarekin (1866) eta Lise josten (1867–68). Renoirrek Tréhot-en biluzi moderno bat margotu zuen, Diana (1867) gisa, baina atzera bota zuten 1867ko Arte Saloian, baina hurrengo urtean arrakasta lortu zuen kritikaren aurrean Lise (1867) lanarekin eta oso ondo onartua izan zen 1868ko Saloian. Margo inpresionista horretan Lise Tréhot agertzen da, bere benetako neurriko erretratuan, zuhaitzez betetako parke batean ibiltzen, eguzki argia zuhaitz artetik igarotzen den bitartean.[4] Zacharie Astruc arte kritikariak Parisko neska langilea basoan bezala deskribatu zuen Lise Tréhot Lise lanean.[4] Émile Zolak ere Claude Moneten modelo eta gero emazte izan zen Camille Doncieuxekin konparatu zuen.[5][6] Théodore Duret arte kritikari frantsesak adierazi zuen Gustave Courbeten teknika margolan horretan oinarritu zela.[7] Hala ere, kritikatu egin zioten Renoirri aurpegia itzalean jartzeagatik, soinekoarengan eguzkiaren argiaren indarra azpimarratzeko.[3][8][9]
1869ko Saloian, In Summer (1868) lanean agertzen zen Lise Tréhot, akondara zabal bat jantzita, John Collinsen arabera, mota horretako margolanetan oso ondo agertzen zen, baina ez irudi formalagoetan: Ezkontzeko hitza emandako bikotea (1868), non Alfred Sisley artistarekin agertzen den. Urte horretako udan, Renoir haren gurasoen etxera lagundu zuen Ville-d'Avrayn eta Sena ibaiaren inguruan bidaiatu zen Bougival inguruan, non Renoirrek Monetekin batera margotu zuen. Uste da La Barque (1870) margoan Lise Tréhot dela ageri dena, udako opor haietan margoturik.[1]
Guztira, Renoirrek 20 margo baino gehiagotan erabili zuen modelo gisa 1866 eta 1872 artean.[5][4], John House arte historialaren arabera, Lise Trèhot izan zen garai hartan margotzen zituen emakume guztietarako modeloa.[10]
Oso gutxi dakigu Renoirren eta Lise Tréhoten arteko harremanaz, margolari eta modelo izan ziren bitartean. 1868ko abenduaren 14an umea izan zuen, Pierre izena jarri ziona, ez dakiguna zer gertatu zen berarekin eta umea zela hil zela uste da. 1870eko uztailak 21ean Jeanne izeneko neslatila bat izan zuen (1934an hil zena), eta inude bati eman zitzaion bere alaba gisa hazi zezan. Renoirrek isilpean diruz lagundu zuen Jeanne (hil ostean Ambroise Vollarden laguntzaz), baina ez zuen onartu ez eta legeztatu alaba bezala.[4][11][12]
1872an Lise Tréhotek Renoirren arte modelo izateari laga zion, baina ez dakigu zergatik eta, diotenez, ez zuten berriro elkar ikusi. Areago, Renoirren hasierako margolari urteetan hain garrantzitsua izanagatik, sekula ez zuen Lise Tréhot aipatu berari buruz argitaratutako elkarrizketetan, memorietan edota biografietan.[5][4]
Azken urteak
aldatu1883an Georges Brière de l'Isle (1847–1902) arkitektuarekin ezkondu zen Lise Tréhot. Harekin bi seme eta bi alaba izan zituen[4], zeintzuetatik bi Renoirren koadroetan agertzen diren: Lise josten (1867–68) eta Lise xal zuriarekin (1872), Dallasko Arte Museoan daudenak.[5][1]
Esan oi da, hil aurretik, Renoirrentzat modelo izan zeneko paper pertsonal ugari erre zituela.[1]
Parisen hil zen 1922ko martxoaren 12an, 73 urterekin. Père Lachaise hilerrian lurperatuta dago.[1]
Modelo gisa aritu zen margolan hautatuak
aldatuLise Tréhot gutxienez 25 mihise gaineko olio lanetan agertzen da, zeitzuetatik 23 Renoirrenak diren eta bi Frédéric Bazille (1841–1870) margolariarenak —nahiz horietako batean, Bazille-ren estudioa (1870), zalantza dagoen ez ote den Renoirren erdi-galdutako Landscape with Two People (1866) agertzen dena, beraz, margolanaren barruko margolan gisa—.[5] Uste da Bazillerentzat La Toilette (1869–70) lanerako modelo ere egin zuela.[4][8]
Urtea | Irudia | Izenburua | Teknika | Neurriak | Galeria | Oharrak |
---|---|---|---|---|---|---|
1866 | Jeune fille au chapeau de paille (‘Lise lastozko txapelarekin’) | Mihise gaineko olio margolana | 47 × 38.4 cm | Barnes Foundation | [4][13] | |
1866 | Zutik dagoen emakume gaztea | Mihise gaineko olio margolana | 24.5 × 14 cm | Bilduma pribatua | [14] | |
1866 | Emakume guztia landan eserita | Mihise gaineko olio margolana | 24.5 × 14 cm | Bilduma pribatua | [14] | |
1866 | Zutik dagoen emakumea zuhaitz baten ondoan | Mihise gaineko olio margolana | 25.2 × 15.9 cm | National Gallery of Art | [15] | |
1866 | Emakumea hesi ondoan | Mihise gaineko olio margolana | 25 × 16.1 cm | National Gallery of Art | [15] | |
1866 | Emakumea parkean | Mihise gaineko olio margolana | 26.1 × 16.1 cm | National Gallery of Art | [15] | |
1866 | Paysage avec deux personnages (Paisaia bi pertsonekin) | Mihise gaineko olio margolana | ezezaguna | Margolan honen zati bat iritsi zaigu bakarrik, eseritako emakumea ageri da La Dame a l'oiseau izenburuarekin. Ez dakigu non dagoen. Renoirren margolan bat da Bazillen margolanaren barruan, Bazille-n estudioa (1870). | [4][16] | |
1867–68 | Lise josten | Mihise gaineko olio margolana | 55.9 × 45.7 cm | Dallas Museum of Art | [4] | |
1867 | Diana | Mihise gaineko olio margolana | 197 × 132 cm | National Gallery of Art | [15] | |
1867 | Lisen erretratua (basoko loren sorta batekin) | Mihise gaineko olio margolana | 65.2 × 50.3 cm | Bilduma pribatua | [5] | |
1867 | Lise (Lise guardasolarekin) | Mihise gaineko olio margolana | 184 × 115 cm | Museum Folkwang | [4] | |
1868 | Emakumea lorategian | Mihise gaineko olio margolana | 105.5 × 73.4 cm | Kunstmuseum Basel | [17] | |
1868 | Ezkontzeko hitza emandako bikotea | Mihise gaineko olio margolana | 105 × 75 cm | Wallraf-Richartz Museum | [4] | |
1868 | Udan: estudioa | Mihise gaineko olio margolana | 85 × 59 cm | Alte Nationalgalerie | [4] | |
1869–70 | Ninfa erreka ondoan | Mihise gaineko olio margolana | 66.5 × 124 cm | National Gallery, Lond | [15] | |
1869–70 | La Toilette | Mihise gaineko olio margolana | 132 × 127 cm | Musée Fabre | [18] | |
1870 | Bainua hartzen grifoarekin | Mihise gaineko olio margolana | 184 × 115 cm | São Paulo Museum of Art | [4] | |
1870 | Odalisque (‘Argeliako emakumea’) | Mihise gaineko olio margolana | 69.2 × 122.6 cm | National Gallery of Art | [15] | |
1870 | Jeune femme dans une barque (La Barque) (‘Neska gaztea ontzian’) | Mihise gaineko olio margolana | 29.5 × 33.2 cm | Bilduma pribatua | [19] | |
1870 | La Promenade | Mihise gaineko olio margolana | 81.3 × 65 cm | Getty Center | [10] | |
1871 | Emakumea loroarekin | Mihise gaineko olio margolana | 92.1 × 65.1 cm | Solomon R. Guggenheim Museum | [5] | |
1871–72 | Lise xal zuriarekin | Mihise gaineko olio margolana | 56 × 46 cm | Dallas Museum of Art | [4] | |
1871–72 | Femme demi-nue couchée (‘Etzandako biluzia’) | Mihise gaineko olio margolana | 29.5 × 25 cm | Musée d'Orsay | [20] | |
1872 | Emakumea guardasolaz, lorategian eserita | Mihise gaineko olio margolana | 46 × 37.9 cm | Bilduma pribatua | [21] | |
1872 | Emakume paristarrak algeriar jantzian (harema) | Mihise gaineko olio margolana | 156 cm × 129 cm | National Museum of Western Art | [15] |
Erreferentziak
aldatu- ↑ a b c d e Cooper, Douglas (May 1959). "Renoir, Lise and the Le Cœur Family: A Study of Renoir's Early Development-1 Lise." The Burlington Magazine, 101 (674): 162–171. OCLC 53397979. Txantiloi:Subscription required
- ↑ Cooper, Douglas (Sept–Oct 1959). "Renoir, Lise and the Le Cœur Family: A Study of Renoir's Early Development-II: The Le Cœurs." The Burlington Magazine, 101 (678/679): 320, 322–329. OCLC 53397979. Txantiloi:Subscription required
- ↑ a b ISBN 9780810928756. OCLC .34704757.
- ↑ a b c d e f g h i j k l m n o p House, John. (2013). "The Many Faces of Lise Tréhot: Pierre-Auguste Renoir's Portraits of Parisiennes." In Heather MacDonald (ed.) Impressionism and Post-Impressionism at the Dallas Museum of Art. The Richard R. Brettell Lecture Series. Yale University Press. pp. 25–36. ISBN 978-0-300-18757-1. OCLC 844731572.
- ↑ a b c d e f g Collins, John (2013). "Tréhot, Lise." In Jill Berk Jiminez (ed). Dictionary of Artists' Models. Routeledge. pp.526–528. ISBN 9781135959210. OCLC 46944625.
- ↑ Strieter, Terry W. (1999). Nineteenth-century European Art: A Topical Dictionary. Greenwood Press. pp.247–248. ISBN 978-0-313-29898-1. OCLC 185705650.
- ↑ Duret, Théodore (1910). Manet and the French Impressionists. G. Richards. p. 111. OCLC 744658.
- ↑ a b Tinterow, Gary. Henri Loyrette (1994). Origins of Impressionism. Metropolitan Museum of Art. p. 140-142, 337. ISBN 9780870997174. OCLC 30623473.
- ↑ White, Barbara Ehrlich (2010). Renoir: His Life, Art, and Letters. Abrams. p. 28. ISBN 9780810996076. OCLC 503442731.
- ↑ a b House, John (1997). Pierre-Auguste Renoir: La Promenade. Getty Publications. pp. 14, 81. ISBN 9780892363650. OCLC 37109128.
- ↑ Distel, Anne (2010). Renoir. Abbeville Press. pp. 70–74. ISBN 978-0789210579. OCLC 435419243.
- ↑ Rainbow, Rebecca (ed). (2006). Cézanne to Picasso: Ambroise Vollard, Patron of the Avant-Garde. Metropolitan Museum of Art. pp. 146, 149. ISBN 978-1588391957. OCLC 185422996.
- ↑ Lucy, Martha. John House (2012). Renoir in the Barnes Foundation. Yale University Press. pp. 68–69. ISBN 9780300151008. OCLC 742017633.
- ↑ a b As cited on Christie's website: Dauberville, G.-P. Michel Dauberville (2007). Renoir: Catalogue Raisonné des Tableaux, Pastels, Dessins et Aquarelles. Volume I. p. 390. ISBN 9782916873008. OCLC 297153894.
- ↑ a b c d e f g Coman, Florence E. (2004). Impressionism, An Intimate View: Small French Paintings in the National Gallery of Art. National Gallery of Art. p. 30. ISBN 978-1904832034. OCLC 55016362.
- ↑ Le Cœur, Marc (May 1998). "A Drawing of Renoir in 1866". The Burlington Magazine, 140 (1142): 320-322.
- ↑ Bott, Gian Casper (2004). Kunstmuseum Basel. Foundation BNP Paribas Switzerland in cooperation with the Swiss Institute for Art Research. p. 41. ISBN 9783908196303. OCLC 609181786.
- ↑ Tinterow, Gary. Henri Loyrette (1994). Origins of Impressionism. Metropolitan Museum of Art. p. 140-142, 337. ISBN 9780870997174. OCLC 30623473.
- ↑ As cited in Cooper (May 1959): Vollard, A. (1918). Pierre-Auguste Renoir, Tableaux, pastels et dessins. Volume I, no. 19, p. 5. "La Barque".
- ↑ Laclotte, Michel (1987). The Musee d'Orsay, Paris. H.N. Abrams, p. 87. ISBN 9780810914469. OCLC 15489594.
- ↑ Strieter, Terry W. (1999). Nineteenth-century European Art: A Topical Dictionary. Greenwood Press. pp.247–248. ISBN 978-0-313-29898-1. OCLC 185705650.
Bibliografia
aldatu- Marc Le Cœur, "O pintor, o primeiro modelo e seus primeiros admiradores: A historía que Renoir não mencionava" [Le peintre, son premier modèle et ses premiers amateurs: l'histoire dont Renoir ne voulait pas parler], Renoir: O Pintor da Vida, São Paulo, MASP, 2002, p. 33–65 (in Portuguese), 196–223 (in French) et 255–279 (in English)
- Gélineau, Jean-Claude (2007). Jeanne Tréhot: La fille cachée de Pierre Auguste Renoir. Essoyes. ISBN 9782865500307.
- Marc Le Cœur, Renoir au temps de la bohème. L'histoire que l'artiste voulait oublier, Paris, L’Échoppe, 2009. ISBN 978-2-84068-220-2. OCLC 451095813.