Linda Bement

estatubatuar modeloa, Miss Unibertso 1960

Linda Jeanne Bement (Salt Lake City, Utah, AEB, 1941eko azaroaren 2a - ibidem, 2018ko martxoaren 19a) estatubatuar modeloa, edertasun lehiaketetan aritu izan zena. Miss Estatu Batuak erregina izan ondoren, Miss Unibertso 1960 izan zen, bere herrialdeko hirugarrena.[1][2][3]

Linda Bement

Bizitza
JaiotzaSalt Lake City1941eko azaroaren 2a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
HeriotzaSalt Lake City2018ko martxoaren 19a (76 urte)
Familia
Ezkontidea(k)Manuel Ycaza (en) Itzuli  (1962 -  1969ko azaroa)
Jarduerak
Jarduerakmodeloa eta edertasun lehiaketan parte-hartzailea
Altuera167 zentimetro
Jasotako sariak

Miss Unibertso 1960

aldatu

Azken Egunetako Santuen Jesu Kristoren Elizako kidea zen. Bement izan zen Utah estatuko bigarren emakumea Miss Estatu Batuak koroatzen. Beraz, 1960ko bederatzigarren edizioan Miss Unibertso edertasun-lehiaketan parte hartu zuen, betiko legez AEBko Long Beachen (Kalifornia). Irabazi egin zuen eta ohi legez, aurreko urteko erreginak jarri zion koroa, Japoniako Akiko Kojimak.[4] Edizio horretan lehen aldiz egon zen lehiaketa ikusteko aukera AEBko telebistan.[5]

Miss Unibertso izan ondoren

aldatu

1962an, Bement Manuel Ycaza panamar jockeyarekin (eta gero Hipikako Fama Aretoko kide izan zenarekin) ezkondu zen. Bikoteak bi seme-alaba izan zituen 1969ko azaroan dibortziatu aurretik.[6]

Linda Bement 2018ko martxoaren 19an hil zen Salt Lake Cityko etxean, Utahn. Bi seme-alaba, bost biloba eta hiru biloba ditu.[7]

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu
Aurrekoa:

Akiko Kojima,   Japonia

Miss Unibertso

1960

Hurrengoa:

Marlene Schmidt,   Alemania