Limoi-tximeleta (Gonepteryx rhamni) Pieridae familiako tximeleta da. Eskandinavia hegoaldetik hasi eta Afrikaraino hedatzen da[1]. Euskal Herrian ere ohiko tximeleta da[2].

Limoi-tximeleta
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaArthropoda
KlaseaInsecta
OrdenaLepidoptera
FamiliaPieridae
GeneroaGonepteryx
Espeziea Gonepteryx rhamni
Linnaeus, 1758
Datu orokorrak
Ostalariaoilakaran eta Rhamnus

Etimologia aldatu

Lineok 1758. urtean deskribatu zuen tximeleta eta Papilio rahmni izena eman zion. Espezieari rahmi karraskilatan (Rhamnus alaternus) bizi zikloa osatzen duelako jarri zitzaion[3].

Deskribapena aldatu

Hegoak gainaldean horiak dira, hortik bere izena, azpialdean berdexkagoak dira, hosto artean kamuflatzeko balio diotenak. 48-54 mm-tako luzera dute[3]. Hegoen itxurak ere hostoaren antzekoak dira, gainaldean punta dute horretarako. Ozelo laranja txiki bat du hego bakoitzean. Emeak arrak baino kolore argiagoak ditu, berde oso argiak.

Bizi zikloa aldatu

Karraskiletako kimuetan jartzen ditu arrautzak eta bertatik jaiotzen dira kolore berdeko beldarrak. Jaioberritan 1'7mm neurtzen dute eta uda guztia elikatzen pasa ondoren 34'9 mm-ko luzera hartzen dute[4]. Krisalida hesilaharretan ezartzen dute. Zazpi hilabete pasatzen ditu lozorroan eta apirilean heldua ateratzen da.

Iruditegia aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. (Ingelesez) Pecháček, Pavel; Stella, David; Keil, Petr; Kleisner, Karel. (2014-12-01). «Environmental effects on the shape variation of male ultraviolet patterns in the Brimstone butterfly (Gonepteryx rhamni, Pieridae, Lepidoptera)» Naturwissenschaften 101 (12): 1055–1063.  doi:10.1007/s00114-014-1244-5. ISSN 1432-1904. (Noiz kontsultatua: 2021-11-13).
  2. Egaña, Ander Izagirre. (2011-08-10). «Naturzalia: Tximeletak» Naturzalia (Noiz kontsultatua: 2021-11-13).
  3. a b (Gaztelaniaz) «Gonepteryx rhamni, Limonera» Naturaleza y turismo (Noiz kontsultatua: 2021-11-13).
  4. Frohawk, F. W.. (1924). The Natural History of British Butterflies. 1. London: Hutchinson & Co., 58-63 or..

Kanpo estekak aldatu