Erlikia-ontzi
Erlikia-ontzia erlikia bat edo gehiago edukitzeko ontzi bat da, normalean kutxa bat. Hildako pertsonaia erlijiozkoen debozio herrikoiak arte oso bat garatu izan du mendeetan, hainbat forma eta estilo estetikotako material preziatuetan erlikiak sortuz. Euskal Herriko kontestuan, geurean eta inguruan erlikia-ontzi katolikoak dira nagusiki.
Erlikia-ontzi | |
---|---|
ontzia, visual artwork (en) eta sacred vessel (en) | |
Motak
aldatuKristautasuneko erlikiaren formarik zaharrena kutxa edo arka formakoa da, martirien hilkutxa primitiboa gogora ekartzen du, normalean sarkofago bat, eta bere osotasunean gordetako gorputzak biltzen ditu.
Erlikia-ontzi paleokristau eta bizantziarrak harriz eta marmolez eginak dira batez ere. Erdi Aroko gehienak metalez eginak dira, askotan zilarrezkoak edo urrezkoak. Esmalteekin edo harri bitxiekin aberastu zitezkeen. Kristalezko parte gardenak ere izan ditzakeren, ontzian dagoen erlikia ikus dadin[1].
Izen espezifikoa dutenak ere badira: Grezierazko lipsanoteka terminoa (literalki "erlikia armairua"), hainbat erlikia jasotzeko xedea duten altzariak edo erlikia-ontziak izendatzeko erabiltzen da. Estauroteka bereziki Egiazko Gurutzearen zati bat duenari esaten zaio.
Erlikia-ontzi topiko gisa izenda daitezke gordetzen duten gorputz edo hezur formaren arabera finak. Horrelakoak daude busto, garezur edo beso formakoak. Hainbat forma geometriko posible dira: laukizuzena, kubikoa, oktogonala, zilindrikoa edo beste.
Azkenik, badaude erlikiak gordetzeko beste modu batzuk, hala nola regalia edo agintearen sinboloetan integratzea: zetro, koroa eta abarretan. Horiek pertsonalki eramangarriak diren bezala, badira debozio pertsonalerako aldean eramateko egindako beste batzuk ere, forma eta material askotakoak dira: ohikoa izan da talisman gisa erabiltzea (amuletoetan edo ezpaten zorroetan, adibidez). Karlomagnok, adibidez, bere Joyeuse ezpataren heldulekuan erlikia bat zuen.
Erreferentziak
aldatu- ↑ «Reconstitutions» hemiole.com (Noiz kontsultatua: 2023-03-27).
Kanpo estekak
aldatu- Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, frantsesezko Wikipediako «Reliquaire» artikulutik itzuli da; zehazki, 2023-02-14ko bertsio honetatik. Izan ere, artikulu horretan aritu diren wikilariek GFDL edo CC-BY-SA 3.0 lizentziekin argitaratu dute beren lana.