Liencresko Dunen Natura Parkea

Liencresko Dunen Natura Parkea (gaztelaniaz: Parque natural de las Dunas de Liencres) Espainiako Kantabria autonomia erkidegoan dagoen dunez osatutako natura parke bat da, Pas ibaiaren bokalaren eskuin ibarrean. Santander hiritik 10 kilometro mendebaldera dago, Piélagos udalerriko Liencres herrian.

Liencresko Dunen Natura Parkea
V. maila: urtar/lurtar paisaia babestua
Datu orokorrak
Motanatura-parke, Batasunaren Garrantzizko Leku, naturagune babestua eta parke natural
Azalera194,55 ha
Geografia
Map
Koordenatuak43°26′52″N 3°57′45″W / 43.447808°N 3.962631°W / 43.447808; -3.962631
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Kantabria

1986ko abenduaren 9ko dekretuaren bidez sortua izan zen.

Ezaugarriak

aldatu

Guneak berebiziko garrantzia du, bai haize edo dinamika eolikoen nahiz kuaternario aroko fosil aztarnei dagokionez. Senadiz eta bi hondartzez osatua dago: Valdearenas eta Canallave, surfean jarduteko leku bikainak. Denera 256,81 hektareako azalera du.

Landaredia

aldatu

Dunetan landaredia urria da, baina dagoenak garrantzi handia du lurzoruko gain geruzen egonkortasuna mantentzen baidu. Gainera, landare espezie batzuk bitxiak eta urriak dira, tartean itsas zerba. Bertan, Itsas pinudi handi bat dago.

Faunaren barnean hegaztien migrazioa nabarmentzen da (udazken eta udaberrian), tartean txenadak, txirri arruntak eta itsas mikak daude, eta pinudiaren eremuan gabiraiak ohikoak dira.

Iruditegia

aldatu

Kanpo estekak

aldatu

{{#coordinates:}}: cannot have more than one primary tag per page