Lidia Litviak
sobietar ehiza-hegazkin pilotua
Lidia Vladimirovna Litviak (errusieraz: Лидия (Лилия) Владимировна Литвяк), Stalingradoko Arrosa Zuria izengoitiarekin ezaguna, Bigarren Mundu Gerrako pilotua izan zen. Nabariak izan ziren haren ekintzak Stalingradeko batailan.
Lidia Litviak | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Mosku, 1921eko abuztuaren 18a |
Herrialdea | Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna |
Lehen hizkuntza | errusiera |
Heriotza | Kozhevnya (en) , 1943ko abuztuaren 1a (21 urte) |
Hobiratze lekua | Dmytrivka (en) |
Heriotza modua | borrokan hilda: guduan hila |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Aleksey Solomatin (en) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | errusiera |
Jarduerak | |
Jarduerak | gerra-pilotua, ofizierra eta aparteko hegazkinlaria |
Jasotako sariak | ikusi
|
Zerbitzu militarra | |
Adar militarra | Aireko Indar Sobietarrak |
Gradua | junior lieutenant (en) |
Parte hartutako gatazkak | Ekialdeko Frontea Bigarren Mundu Gerran |
21 urte zituela, hamabi garaipen bakarka eta partekatutako beste 2-4 zituen. Harrezkero, munduko historia militarrean abiazioaren as bilakatu ziren bi emakumeetako bat izan zen —Katia Budanova lagun zuela—.[1][2][3] Litviakek, gaur egun, hegan hegazkin gehien bota dituen emakumezkoa izaten jarraitzen du. Horregatik guztiagatik, eta Kurskeko guduan ekintzan desagertu ondoren, azkenean Sobietar Batasuneko heroi izendatu zuten.