Lidia Cañete

Lidia Cañete Jaio (Durango, Bizkaia, 1969ko abuztuaren 26a) maistra eta euskal arkularia da.

Lidia Cañete
Lidia Cañete Jaio.jpg
Bizitza
JaiotzaDurango1969ko abuztuaren 26a (53 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakmaisu/maistra eta arkularia

Bizkaiko zein Euskadiko Arku-tiro txapelketetan 1. postua lortu du behin baino gehiagotan. Zaldibar Arku Taldeko partaidea eta Euskadiko Arku Tiro federazioko bazkidea.

2019an, 50 urte betetzean, beteranoen mailan lehiatzen hasi zen eta Euskadiko beteranoen txapelketan nagusitu egin zen baita Madrilen, Euskadiko selekzioarekin, ospatutakoan ere.

2021ean Euskadiko arku-tiro txapelketa irabazi du errekor berriekin.[1]

BiografiaAldatu

Durangoko San Roke auzoko baserrian hazi eta Herriko Eskola Publikoan egin zituen lehen ikasketak. Derioko Begoñako Andra Mari Irakasleen Unibertsitate Eskolan berriz, Magisteritza Musikalean diplomatu zen.

Lehen urratsakAldatu

Kirol zaletasunak txirrindularitzara bultzatu zuen. Hamazortzi urte zituela, istripu larria izan zuen ondoren, txirrindularitza utzi egin behar izan zuen. Futbolean eta saskibaloian ere jokatu zuen nerabezaroan.

Hogeita hamar urte zituela, 2000. urtean, lagun batek animatuta, arkulari ikastaro bat egin zuen "Club Zaldibar Arku Taldea"n, Zaldibarren. Hurrengo urtean, egunero entrenatu, arkua eta geziak erosi eta lehiatzen hasi zen. Neguan barruan, aretoan lehiatzen da, udan kanpoan. Indar fisikoa baino burua erabiltzen du Lidiak lehiaketetan.

PalmaresaAldatu

2002

  • 2. postua Euskadiko Txapelketan (distantzia laburrean )

2004

  • 1. postua Bizkaiko Txapelketan (FITA)

2005

  • 1. postua. Euskadiko Txapelketan (FITA)
  • 1. postua. Bizkaiko Txapelketan (FITA)

2006

  • 3. postua. Euskadiko Txapelketan (aretoan)
  • 1. postua. Espainiako "Liga Nacional Postal"ean
  • 1. postua Bizkaiko Txapelketan (FITA)


2007

  • 1. postua Bizkaiko Txapelketan (FITA)
  • 1. postua Euskadiko Txapelketan (FITA)
  • 1. postua Euskal Liga (FITA)
  • 1. postua Bizkaiko Txapelketan (aretoan)
  • 1. postua Euskal Ligan (aretoan)
  • 2. postua Euskadiko Txapelketan (aretoan)

2008

  • 1. postua Euskadiko Txapelketan (aretoan)[2]
  • 1. postua Bizkaiko Txapelketa (aretoan)
  • 1. postua Bizkaiko Txapelketan (FITA)
  • 1. postua Euskal Liga (FITA)

2009

  • 1. postua Euskadiko Txapelketan (aretoan)
  • 1. postua Bizkaiko Txapelketan (aretoan)
  • 1. postua Euskadiko Txapelketan (FITA)
  • 1. postua Bizkaiko Txapelketan (FITA)

2010

  • 1. postua Euskadiko Txapelketan (aretoan)
  • 1. postua Bizkaiko Txapelketan (aretoan)
  • 1. postua Euskadiko Txapelketan (FITA)
  • 1. postua Bizkaiko Txapelketan (FITA)

2011

  • 1. postua Euskadiko Txapelketan (aretoan)
  • 1. postua Bizkaiko Txapelketan (aretoan)
  • 1. postua Euskadiko Txapelketan (FITA)
  • 1. postua Bizkaiko Txapelketan (FITA)

2012

  • 2. postua Euskadiko Txapelketan (FITA)
  • 1. postua Bizkaiko Txapelketan (FITA)

2013

  • 3. postua Euskadiko Txapelketan (aretoan)
  • 1. postua Bizkaiko Txapelketan (aretoan)
  • 1. postua Euskadiko Txapelketan (FITA)
  • 1. postua Bizkaiko Txapelketan (FITA)

2014

  • 1. Euskadiko Txapelketan (aretoan)

2015

  • 1. postua Euskadiko Txapelketan (aretoan)[3]
  • 2. postua Euskadiko Txapelketan (FITA)

2016

  • 1. postua Bizkaiko Txapelketan (aretoan)
  • 2. postua Euskadiko Txapelketan (aretoan)
  • 1. postua Euskadiko Txapelketan (FITA)
  • 4. postua Espainiako Txapelketan (aretoan)
  • 3. postua Euskadi Txapelketan (ekipoka)

2017

  • 1. postua Euskadiko Txapelketan (FITA)[4]
  • 2. postua Euskadiko Txapelketan (aretoan)
  • 2. postua Bizkaiko Txapelketan (aretoan)

2018

  • 1. postua Euskadiko Txapelketan (aretoan)[5][6]
  • 1. postua Euskadiko Txapelketan (FITA)[7][8][9]
  • 3. postua Euskal Ligan

2019

  • 1. postua Bizkaiko Txapelketan (aretoan)
  • 2. postua Euskadiko Txapelketan (aretoan)
  • 1. postua Euskal Ligan
  • 1. postua Euskadiko lehiaketan Gallartan. Beteranoen mailan
  • 1. postua Madrilen arku kurbatuarekin, beteranoen mailan [10] [11]
  • 1. postua. Bizkaiko txapeldun Sopelan izandako lehiaketan.[12]
  • 2. postua. Aretoko Maila Absolutuko Bizkaiko Banakako Txapelketan, Barakaldon.
 
2021ean Euskadiko Arku-tiro Txapelketan garaile

2020

  • 2. postua Amurrion XXX. Euskadiko Bakarkako Txapelketan,
  • 2. postua Amurrion Euskadiko Txapelketako (2019-2020) Euskal Ligan (aretoan)1.653 puntu

2021

  • 1. postua Euskadiko Arku-tiro txapelketan.[13]
  • 1. postua Bizkaiko Arku-tiro txapelketan Aire Zabalean.
  • 1. postua XXXI. Euskadiko Aire Zabaleko Arku Errekurboan.[14]

ErrekorrakAldatu

Espainiako errekor bi ezarri zituen 2019an beteranoen arku-tiraketan. Gallartan lehiatutako Euskadiko txapelketan lortu zituen. Cañetek lehenengoz parte hartu zuen beteranoen txapelketan. Hainbat distantziatan parte hartu zituen. Beteranoen Euskadiko txapeldun geratu zen eta, horrez gainera, errekor bi apurtu zituen. 60 metrotako arku-tiraketan 305 puntu eta 50 metrokoan 316 puntu batuta. Euskadin edo Estatu mailan puntuaketa hori duen beste beteranorik ez dagoenez, Lidiarenak dira marka berriak.[13]

IruditegiaAldatu

ErreferentziakAldatu

  1. «Lidia Cañete durangarrak Euskadiko arku-tiro txapelketa irabazi du errekor berriekin - Durangaldea» Anboto.org (Noiz kontsultatua: 2021-05-21).
  2. «Lidia Cañete acaba entre las diez mejores del Gran Premio de EspañaEl equipo femenino del Bidezabal logra nueve medallas en el campeonato de Euskadi absoluto» El Correo 2008-06-20 (Noiz kontsultatua: 2021-05-21).
  3. «La duranguesa Lidia Cañete gana el Campeonato de Euskadi de Tiro con Arco en Azkoitia» Mugalari Kultura 2015-01-20 (Noiz kontsultatua: 2021-05-21).
  4. «La duranguesa Lidia Cañete, del Zaldibar Arku Taldea, vuelve a ganar el Campeonato de Euskadi» durangon.com 2017-07-08 (Noiz kontsultatua: 2021-05-21).
  5. «Lidia Cañetek eskarmentuan oinarritu du San Andres sariko bigarren postua - Zaldibar» Anboto.org (Noiz kontsultatua: 2021-05-21).
  6. «Las arqueras duranguesas Cañete y Luengo en el podio del Campeonato de Euskadi de tiro con arco al aire libre» Mugalari Kultura 2018-07-18 (Noiz kontsultatua: 2021-05-21).
  7. «Cañete eta Luengo erreferente dira Euskadiko arku-tiro probetan - Zaldibar» Anboto.org (Noiz kontsultatua: 2021-05-21).
  8. «La durangarra Lidia Cañete revalida su título de Euskadi en tiro con arco» durangon.com 2018-07-16 (Noiz kontsultatua: 2021-05-21).
  9. «La arquera durangarra Lidia Cañete suma un nuevo Campeonato de Euskadi a su palmarés» durangon.com 2018-02-21 (Noiz kontsultatua: 2021-05-21).
  10. «Lidia Cañete durangarra beteranoen Espainiako txapeldun geratu da arku-tiroan - Durango» Anboto.org (Noiz kontsultatua: 2021-05-21).
  11. «La arquera Lidia Cañete conquista su primer Campeonato de España» durangon.com 2019-06-12 (Noiz kontsultatua: 2021-05-21).
  12. «Lidia Cañete eta Elisabeth Luengo arkulariak Bizkaiko txapeldun eta azpitxapeldun geratu dira Sopelan - Durango» Anboto.org (Noiz kontsultatua: 2021-05-21).
  13. a b «Lidia Cañetek Espainiako errekor bi ezarri ditu beteranoen arku-tiraketan - Durango» Anboto.org (Noiz kontsultatua: 2021-05-21).
  14. «Lidia Cañetek Euskadiko arku-tiro txapelketa irabazi du eta Elisabeth Luengo azpitxapeldun geratu da - Durango» Anboto.org (Noiz kontsultatua: 2021-07-20).