Lide ta Ixidor

Santos Intxaustiren opera

Lide ta Ixidor Santos Intxaustiren opera da (beste sailkapen batzuen arabera, haurrentzako ipuin lirikoa[1]), euskarazko lehen haurrentzako opera[2]. Bi ekitaldi eta epilogoa ditu[3]. Libretoa Alfredo Etxabek idatzi zuen[1].

Lide ta Ixidor
Jatorria
Estreinaldi-data1910eko maiatzaren 24a
Ezaugarriak
Genero artistikoachildren's opera (en) Itzuli
Hizkuntzagaztelania eta euskara
Zatiak2
LibretistaAlfredo Etxabe

Historia aldatu

1910eko maiatzaren 24an estreinatu zen Bilboko Campos Eliseos antzokian[1]. Bertan egin zuen debuta Maria Teresa Tellaeche bigarren mailako paper batean[1].

La Voz de Guipúzcoa egunkariak opera kritikatu zuen euskal kutsu faltagatik. Lehen emanaldiaren ostean, laster ia ahaztuta geratu zen urte askotan[4].

2022ko urriaren 22an, berreskuratu ondoren, opera aurkeztu zuen Bilboko Koral Elkarteak[3], bakarlari hauekin: Marta Urbieta (Lide), Maite Maruri (Ixidor), Olatz Saitua (atsoa), Larraitz Navas (maitagarria) eta Gorka Unamuno (deabrua)[5][6]. Diskoa ere grabatu zuen[2].

Pertsonaiak aldatu

Pertsonaia Tesitura[6]
Lide soprano
Ixidor mezzosoprano
Atsoa soprano
Maitagarria soprano
Satanito deabrua tenor

Argumentua aldatu

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Operak eguneroko bizitzaz kontatzen du[3]. Istorioa Gabonetan gertatzen da. Lide eta Ixidor neba-arrebak baserrian geratu dira gurasorik gabe. Atso batek atea jo du eta etxean sartzen utz diezaioten konbentzitu ditu. Bat-batean Lide eta Ixidor jauregi batean agertu dira eta opil handi bat agerrarazi dute. Jaten hasiak direnean, tarta barrutik deabrua agertu da, haiei kalte egiteko asmoz, baina Ixidorrek uxatu du. Orduan, lorategian, maitagarri bat agertu zaie, eta gero Jesusen jaiotza eta Errege Magoen etorrera. Orduan, neba-arrebak esnatu eta baserrira itzuli zirela jabetu dira[6].

Nabarmentzekoa da operaren elebitasuna: gaztelaniaz abesten duen pertsonaia bakarra deabrua da[2].

Erreferentziak aldatu

  1. a b c d «María Teresa Tellaeche aktoreak 1910 eko maiatzaren 24ean egin zuen debuta Lide ta Ixidor obran» Euskonews 625 2012-05-18-25 (Noiz kontsultatua: 2023-07-27).
  2. a b c (Gaztelaniaz) Urrutia Cabrera, Isabel. «'Lide eta Ixidor', la primera ópera infantil en euskera, ya está a la venta» El Correo 2022-10-20 (Noiz kontsultatua: 2023-07-27).
  3. a b c «Euskal Opera egitasmoak ‘Lide ta Ixidor’ aurkeztu, iaz ‘Maitena’ berreskuratu ondoren» Amatiño 2022-10-22 (Noiz kontsultatua: 2023-07-27).
  4. (Gaztelaniaz) Casares, Emilio; Torrente, Alvaro. (2001). La ópera en España e Hispanoamérica: actas del Congreso Internacional La Opera en España e Hispanoamérica, una Creación Propia. 2 Madrid: Ediciones del ICCMU ISBN 9788489457188. (Noiz kontsultatua: 2023-07-27).
  5. Aranberri Mendizabal, Luis. «“Lide ta Ixidor”, 112 urte geroago» Eibar.org 2022-10-23 (Noiz kontsultatua: 2023-07-27).
  6. a b c «Lide ta Ixidor» Bilboko Koral Elkartea (Noiz kontsultatua: 2023-07-27).

Kanpo estekak aldatu