JPEG
JPEG (Joint Photographic Experts Group) 24 biteko kolore-sakonerarekin edota gris-eskalan irudiak konprimatzeko garatutako algoritmo bat da.
![]() | |
---|---|
Jatorria | |
Ezaugarriak | |
Media mota | image/jpeg |
Argumentu nagusia | Joint Photographic Experts Group (en) ![]() ![]() ![]() ![]() |
jpeg.org… |

JPEGk irudi estatikoak baino ez ditu maneiatzen, baina bideoentzako erlazionatutako estandar bat existitzen da: MPEG. Batzuetan JPG ere deitzen zaio, sistema eragile batzuek 3 karaktere baino ez dituztela onartzen fitxategi-luzapenean, baina izen hau ez da egokia.
JPEG galeradun konpresio-algoritmo bat da, formatu honetara pasatuz kalitatea galtzen du beraz. Beronen abantaila nagusietako bat konpresio-maila definitu ahal izatea da. Konpresio-maila handia aukeratzen bada, irudiak leku gutxiago beharko du diskoan, baina kalitatea txikiagoa izango da.