Liberato

abeslari italiarra

Liberato (Napoli, Italia, jaiotegun ezezaguna) abeslaria da. Haren identitatea anonimoa da.[1] Abestietan, napoliera erabiltzen du gehienbat, eta tarteka sartzen ditu italierazko, ingelesezko, frantsesezko eta gaztelaniazko hitzak edo esaldi osoak.

Liberato

(2023)
Bizitza
JaiotzaNapoli
Herrialdea Italia
Hezkuntza
HizkuntzakNapoliera
italiera
Jarduerak
Jarduerakabeslaria
Lan nabarmenak
Musika instrumentuaahotsa
pianoa

Facebook: LIBERATOLIBERATOLIBERATOLIBERATO Instagram: liberato1926 Youtube: UCMh0KpELEtKt7rRG11WHM0Q Bandcamp: liberato Spotify: 4X89u81dkCXBSGo8i2DhMW Last fm: Liberato Musicbrainz: 04556f2a-a4d0-4d8e-891c-107afb47b3b6 Discogs: 3485158 Allmusic: mn0003841653 Edit the value on Wikidata

Bizitza

aldatu

Identitatea

aldatu

Liberatok hasieratik erabateko anonimatua aukeratu du, eta aurpegia ere inoiz ez du agertzen. Rolling Stone aldizkariarentzat egindako elkarrizketan, Napolin jaio zela eta Liberato dela adierazi zuen.[1] Jaioteguna ez da ziurtasunez ezagutzen, baina kolaboratzaile batek esan du 2023an 32 urte zituela.[2]

Liberatoren identitatea babesteko, sosiek edo pantaila batek laguntzen diote kontzertuetan.

Hasiera eta lehen albuma (2017-2019)

aldatu

Liberatoren karrera 2017ko otsailaren 14an hasi zen, Nove Maggio lehen abestiaren bideoklipa YouTuben estreinatu zuenean. Hurrengo egunean, plataforma nagusietan ere argitaratu zen.[3] Urte bereko maiatzaren 9an, bigarren singlea estreinatu zuen, Tu t'e scurdat' 'e me, eta lehen aldiz agertu zen bideoan Liberatoren irudia, nahiz eta aurpegia inoiz ikusi ez den.[4] Urte berean hirugarren singlea, Gaiola Portafortuna, argitaratu zuen, 2017ko irailaren 19an argitaratu zen, San Gennaro, Napoliko patroiaren egunean, eta Castel Volturnoko sarraskiaren urteurrenean, non camorrak sei afrikar etorkin hil zituen.[5]

2018aren hasieran, Me staje appennenn' amò bideoa argitaratu zuen YouTuben. Bereziki, LGBT gaia nabarmentzen da. Sare sozialetan hilabete batzuk eman ondoren, 2019ko ekainaren 12an argitaratu zen lehen albuma, Liberato izenburuarekin.[6]

Ultras (2020-2021)

aldatu

2020an estreinatutako Netflixen Ultras filmeko soinu-bandaren egilea da, eta martxoaren 23an, filmaren abestiekin batera argitaratu zen albuma. Han, 3D (Robert del Najaren ezizena, Massive Attack taldeko kidea) eta Gaika filmen kolaborazioak ere agertzen dira. 2021eko maiatzaren 9an E te veng' a piglià argitaratu zuen, eta urte bereko ekainaren 22an Ghaliren Chiagne ancora abestia estreinatu zen, Liberato eta J Lord rapzaleen parte hartzearekin.

Liberato II (2022-oraina)

aldatu

Bigarren albuma 2022ko maiatzaren 9an argitaratu zen, Liberato II izenarekin. Argitaratu gabeko 6 abestik eta Ciccerenella tarantella tradizionalaren bertsio elektroniko batek osatzen dute. Albumaren estreinaldiarekin batera, Partenope abestiaren bideoklipa ere argitaratu dute YouTuben. Han Giacomo Rizzo aktorea agertzen da. 2022ko uztailean, Procida uhartean doako kontzertua egin zuen, Voiello elikadura-enpresaren laguntzarekin.

2023ko martxoaren 3an, 'O dj (Don't give up), Sydney Sibiliaren Mixed by Erry filmaren soinu-banda, argitaratu zen. Garai berean iragarri zuen musika-bira bat egingo zuela 2023ko udan, Berlin, Paris, Londres eta Dour hirietan. Napolin amaitu zen, Plebiszituko plazan hiru gauz kantatuz.

Napoliko Diego Armando Maradona estadioan agertu da, SSC Napoli taldeak urte hartan A seriea —Italiako gizonezkoen futbol liga nagusia— irabazi zuelako ospakizunetan. Orduko hartan, 'O core nun tene padrone abestiaren pianorako bertsioa interpretatu zuen. Urte hartako taldeko jokalari guztiak eta Luciano Spalletti entrenatzailea aipatu zituen.

Diskografia

aldatu

Albumak

aldatu
  • 2019: Liberato
  • 2022: Liberato II

Soinu-bandak

aldatu
  • 2020: Ultras

Singleak

aldatu
Artista nagusitzat
  • 2017: Nove maggio
  • 2017: Tu t'e scurdat' 'e me
  • 2017: Gaiola portafortuna
  • 2018: Me staje appennenn' amò
  • 2018: Intostreet
  • 2018: Je te voglio bene assaje
  • 2020: We Come from Napoli (3Drekin eta Gaikarekin)
  • 2020: 'O core nun tene padrone (3Drekin)
  • 2021: E te veng' a piglià
  • 2023: 'O Dj (Don't Give Up)
  • 2023: 'O core nun tene padrone (1926 mix)
  • 2024: Lucia (Stay with Me)
Ospite artista
  • TOURNAMM' A CAS (2023)[7]

Erreferentziak

aldatu
  1. a b (Italieraz) LIBERATO: abbiamo intervistato l'uomo misterioso dietro '9 Maggio' | Rolling Stone Italia. 2017-03-23 (Noiz kontsultatua: 2024-01-23).
  2. (Italieraz) Meccariello, Giuseppe. (2023-10-23). «Mixed by Erry, la rivelazione di Enrico Frattasio su Liberato: "Ci siamo sentiti", chi può essere» Tutto Notizie (Noiz kontsultatua: 2024-01-23).
  3. (Italieraz) «Liberato, l'artista del mistero. Lo ascoltano, lo cantano ma nessuno sa chi sia» la Repubblica 2017-09-25 (Noiz kontsultatua: 2024-01-23).
  4. (Italieraz) «È ora di conoscere Liberato» Il Post 2017-05-11 (Noiz kontsultatua: 2024-01-23).
  5. (Italieraz) Saviano, Roberto. (2017). Di cosa parla una canzone d'amore. .
  6. (Italieraz) «Riecco Liberato: 5 nuovi brani tra musica e video» La Stampa 2019-05-10 (Noiz kontsultatua: 2024-01-23).
  7. Webgune ofiziala. .

Kanpo estekak

aldatu