Leyre Arrieta

historialaria, irakaslea, ikertzailea
Artikulu hau Leyre Arrieta Alberdiri buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Arrieta (argipena)».

Leyre Arrieta Alberdi (Mutriku, 1971ko martxoaren 26a) historialaria, ikertzailea, unibertsitateko irakaslea eta idazlea da.

Leyre Arrieta
Bizitza
JaiotzaMutriku1971ko martxoaren 26a (53 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaDeustuko Unibertsitatea
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakhistorialaria, unibertsitateko irakaslea eta idazlea
Enplegatzailea(k)Deustuko Unibertsitatea

Biografia

aldatu

Geografia eta Historiako lizentziatua eta Deustuko Unibertsitateko Historia Garaikideko doktorea da. Deustuko Unibertsitateko irakasle titularra da eta Bilboko eta Donostiako kanpusetan partekatzen du bere irakaskuntza-jarduera. Komunikazioko Graduan Egungo Mundua, Egungo errealitatea interpretatzeko bideak eta Gizarteko auzi eta dilemak irakasgaiak ematen ditu eta Kanpo Harremanak Graduan Pentsaera Politikoaren Historia lantzen du.[1]

Argitalpenetan, euskal abertzaletasuna, euskal erbestea, europartasuna eta komunikabideen historia jorratzen ditu. Eusko Jaurlaritzaren agirien fondoaren inguruan aritu da ikertzen, baita euskal abertzaletasunaren sinboloen inguruan ere. Komunikazioko ikertaldeko kidea da, Eusko Jaurlaritzak A kategorian aitortua, eta unibertsitateen arteko ikerketa proiektuetan parte hartzen du.[1]

Idatzitako liburuez gain, artikulu ugari argitaratu ditu aldizkari zientifikoetan eta liburu kolektibo askotan kolaboratu du.[2][3]

Proiektu ugaritan ere parte hartu du, bai bakarrean, bai beste batzuekin lankidetzan.[4]

Argitalpenak

aldatu

Liburuak

aldatu
  • Al servicio de la causa vasca: biografía de F.J. Landaburu (1907-1963). (2021)[5]
  • El laberinto de la representación: partidos y culturas políticas en el País Vasco y Navarra (1875-2020). (2021)[6]
  • Antes y después de los Mass Media. Actores y estrategias comunicativas. (2016)[7]
  • Edición de La Causa del Pueblo Vasco de F. J. Landaburu . (2016)[8]
  • La historia de Radio Euskadi. Editorial Vasca Ekin, Buenos Aires, 2015. (2016)
  • Fondo Gobierno de Euzkadi (1936-1979): historia y contenido. (2011)
  • La historia de Radio Euskadi (Guerra, resistencia, exilio y democracia). (2009)
  • Estación Europa. (2007)[9]
  • Ekinez Egina.La política educativa a través de sus textos. Hezkuntza politika bere testuen bidez. (2005)
  • Diputación y Modernización: Gipuzkoa 1940-1975. (2003)
  • ¡Nunca más! Imágenes de guerra. (2000)
  • Radio Euskadi. La voz de la libertad . (1998)[10]
  • El movimiento cooperativo en Euskadi (1884-1936).(1998)[11]
  • Julian Lizardi, martiri asteasurra. (1997)
  • Mutriku, gure historiara hurbiltzen. Una aproximación a nuestra historia. (1996)

Aldizkari zientifikoetako artikuluak

aldatu
  • The Basque Heroine Libe and the Nationalist Press (1895-1936) / Gender & History. (2021)[12]
  • El nacionalismo vasco y Jacques Maritain (1936-1945) / Ayer. (2019)
  • Vascos en el Movimiento Europeo (1949-1978) / Grand Place. Pensamiento y Cultura. (2015)
  • Radio Euzkadi, l´emittente clandestina vasca / Nazioni e regioni . (2014)[13]
  • ¿Cuál es el himno de los vascos?: El nacionalismo vasco y su simbología musical / Spagna contemporanea. (2014)
  • El proyecto europeísta del nacionalismo vasco en perspectiva histórica / Hermes. Revista de Pensamiento e Historia. (2011)
  • Landaburu: el alavés europeísta / Sancho El Sabio. Revista de Cultura e Investigación Vasca. (2009)
  • Landaburu & Europa / Euskonews & Media. (2009)
  • Red de relaciones europeas del PNV (1945-1977)" / Cuadernos de Historia Contemporánea. (2008)
  • Reseña de Iñaki GOIOGANA, Xabier IRUJO, Josu LEGARRETA: Un nuevo 31. Ideología y estrategia del Gobierno de EUzkadi durante la Segunda Guerra Mundial a través de la correspondencia de José Antonio Aguirre. Bilbao: Sabino Arana Fundazioa, 2007, 950 pp. / Historia Contemporanea. (2008)
  • Reseña de Edurne Muñoz (coord.): José Antonio Agirre: Proiektu kultural bat / José Antonio Aguirre: Un proyecto cultural, Editorial Saturraran /Hamaika Bide, Donostia, 2007, 248 or. / Mundaiz. (2007)
  • Años de esperanza ante la nueva Europa: la estrategia europeísta del PNV tras la Segunda Guerra Mundial / Ayer. (2007)
  • La política europeísta del PNV en el exilio (1945-1977) / Bulletin d'histoire contemporaine de l'Espagne. (2006)
  • La política europeísta del PNV en el exilio (1945-1977) / Mundaiz. (2006)
  • La explotación de los recursos forestales en la economía del siglo XVI. Aproximación a la Provincia de Guipúzcoa / Mundaiz. (1994)

Liburuen kapituluak

aldatu

Hainbat liburutan parte hartu du kapitulu ezberdinak idatziz.[3] Azkena aipatzekotan hurrengo hau:

Agirre lehendakaria eta Eusko Jaurlaritzaren estrategia kulturala (1936-1939) Elkarrekin esnatzeko orduan (2020)

Bestelakoak

aldatu

Aurrekoez aparte online euskarriko artikuluak sortu ditu eta tesi ugari ere gidatu ditu.[14]

Sariak eta aitortzak

aldatu
  • Mutrikuko Kulturaren Galako bakarkako saria jaso zuen 2022ko urtarrilean egindako lan guztiagatik.[15]

Erreferentziak

aldatu
  1. a b «Irakasleak | Deusto» www.deusto.eus (Noiz kontsultatua: 2020-11-20).
  2. «Leyre Arrieta» Eta Orain Zer (Noiz kontsultatua: 2020-11-20).
  3. a b «Ikertzaileak | Research | Deusto» www.deusto.eus (Noiz kontsultatua: 2020-11-20).
  4. «Ikertzaileak | Research | Deusto» www.deusto.eus (Noiz kontsultatua: 2020-11-27).
  5. Alberdi, Leyre Arrieta. (2021). Al servicio de la causa vasca: biografía de F.J. Landaburu (1907-1963). Tecnos ISBN 978-84-309-8373-5. (Noiz kontsultatua: 2022-01-09).
  6. Pobes, Coro Rubio; Caspistegui, Francisco Javier; Sainz, José Luis de la Granja; Soldevilla, Gaizka Fernández; Micheltorena, María del Mar Larraza; Abecia, Javier Imízcoz; Zurdo, David Mota; Contreras, Santiago de Pablo et al.. (2021). El laberinto de la representación: partidos y culturas políticas en el País Vasco y Navarra (1875-2020). Tecnos ISBN 978-84-309-8164-9. (Noiz kontsultatua: 2022-01-09).
  7. (Gaztelaniaz) «leyre arrieta alberdi - Iberlibro» www.iberlibro.com (Noiz kontsultatua: 2020-11-24).
  8. «Servicio Editorial de la Universidad del País Vasco (UPV/EHU)» web-argitalpena.adm.ehu.es (Noiz kontsultatua: 2020-11-24).
  9. (Gaztelaniaz) EAJ-PNV. «La política europeísta del PNV en el exilio» EAJ PNV (Noiz kontsultatua: 2020-11-27).
  10. (Gaztelaniaz) «Leire Arrieta Alberdi, Radio Euskadi, La voz de la libertad, Radio Euskadi» todocoleccion.net (Noiz kontsultatua: 2020-11-24).
  11. EL MOVIMIENTO COOPERATIVO EN EUSKADI (1884-1936) - LEYRE ARRIETA ALBERDI; JOSE ANTONIO RODRIGUEZ RANZ; MIREN BARANDIARAN CONTRERAS - 9788488379245. (Noiz kontsultatua: 2020-11-24).
  12. (Ingelesez) Arrieta, Leyre. «The Basque Heroine Libe and the Nationalist Press (1895–1936)» Gender & History n/a (n/a)  doi:10.1111/1468-0424.12534. ISSN 1468-0424. (Noiz kontsultatua: 2021-06-24).
  13. (Gaztelaniaz) Publicación del artículo “Radio Euzkadi, l’emittente clandestina basca” – Infocom. (Noiz kontsultatua: 2020-11-24).
  14. «Ikertzaileak | Research | Deusto» www.deusto.eus (Noiz kontsultatua: 2020-11-24).
  15. «Leyre Arrieta historialaria eta Kalaputxi aldizkaria sarituak kulturaren galan» El Diario Vasco 2022-01-05 (Noiz kontsultatua: 2022-01-09).

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu