Levani Botia
fijiar hamabosteko errugbilaria
Levani Botia (Suva, 1989ko martxoaren 14a) fijiar errugbilaria da, erdiko, hegaleko eta hirugarren lerroko hegal postuetan aritzen dena. Frantziako Top 14ko Stade Rochelaisen jokatzen du 2014tik. 2013ko azaroaren 9an egin zuen debuta Fijiko hamabosteko selekzioarekin, Lisboan, Portugalen aurka.[1] 2015eko, 2019ko eta 2023ko Munduko Errugbi Kopetan parte hartu du; zazpiko selekzioarekin, berriz, 2013ko Munduko Kopan jokatu zuen.
Levani Botia | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Fiji, 1989ko martxoaren 14a (35 urte) |
Herrialdea | Fiji |
Jarduerak | |
Jarduerak | hamabosteko errugbilaria |
Posizio edo espezialitatea | erdikoa |
Pisua | 101 kilogramo |
Altuera | 1,82 metro |
Palmaresa aldatu
Stade Rochelais aldatu
- Top 14
- finalista: 2021, 2023
- Europako Errugbi Txapeldunen Kopa
- irabazlea: 2022, 2023
- finalista: 2021
- European Challenge Cup
- finalista: 2019
Erreferentziak aldatu
- ↑ Levani Botia. en.espn.co.uk (Noiz kontsultatua: 2023-10-4).