Leucocoprinus nympharum

Macrolepiota nympharum Agaricaceae familiako onddo espezie bat da.[1] 2024an, egungo izena Leucocoprinus nympharum da.[2]

Leucocoprinus nympharum
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaAgaricaceae
GeneroaLeucoagaricus
Espeziea Leucoagaricus nympharum
Asif, Saba & Vellinga, 2024
BasionimoaAgaricus nympharum

Sinonimoak: Agaricus rhacodes subsp. puellaris, Agaricus nympharum (Basionimoa), Lepiota nympharum, Lepiota puellaris, Agaricus rhacodes var. puellaris, Lepiota rhacodes var. puellaris, Mastocephalus nympharum, Lepiota procera var. puellaris, Lepiota densesquamosa, Leucocoprinus puellaris.

Deskribapena

aldatu

Kapela: 5-8 eta 7-12 cm bitarteko diametrokoak, hasieran eraztunean itxita, arrautza formakoa, gero kanpai itxurakoa, ondoren itzalkin bat bezala zabaldua. Heltzen denean zuria, erdian horixka samarra, zirkunferentzian ezkata zuriekin, erdian ilunagoak, leuna, hur kolorekoa.

Orriak: Borobilduak, libreak, zabalak 10 mm artekoak, hasieran zuriak eta gero arrosa samarrekoak, Ukitzean arrexka kolore arin bat hartzen dute.

Orri libreak: Oinera hurbiltzen diren orriak, baina ukitzen ez diotenak.

Hanka: 7 eta 12 cm bitarteko garaierakoa eta 0,7 eta 1,2 cm bitarteko diametrokoa, arrexka kolorekoa arre kolorea hartzeko joerarekin, leuna, liraina, geruza sotilarekin, oinarrian erraboilduna, behetik gora diametroa txikiagotuz. Mugitzen den eraztuna, haragitsua, ertzean hondar ezkatatsuekin.

Haragia: Zuria, apur bat gorrixka oinaren behealdean, sustraien usainarekin eta zapore onarekin.[3]

Etimologia: Lepiota terminoa grezierazko “lepis” “lepidos” hitzetatik dator eta “oús eta otós ear” hitzetatik, kapela esan nahi duena. Puellaris epitetoa berriz latinetik dator, neska esan nahi duen “puellaris” hitzetik. Bere koloreagatik.

Jangarritasuna

aldatu

Jangarri ona.[4]

Nahasketa arriskua

aldatu

Macrolepiota procera edo Macrolepiota rhacodes delakoekin nahasten da.

Sasoia eta lekua

aldatu

Udaren amaieran. Koniferoen basoetan eta zelaietan.

Banaketa eremua

aldatu

Mexiko, Europa, Errusia, Kaukasia, Txina, Aljeria.[5]

Erreferentziak

aldatu
  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. Leucocoprinus nympharum, Mycobank
  3. (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya,, 187 or. ISBN 84-505-1806-7..
  4. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 141 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  5. Leucoagaricus nympharum: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak

aldatu