Leucocoprinus cretaceus

Leucocoprinus cretaceus Agaricaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Ez da jangarria.

Leucocoprinus cretaceus
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaAgaricaceae
GeneroaLeucocoprinus
Espeziea Leucocoprinus cretaceus
Locq., 1945

Sinonimoak: Leucocoprinus cretatus, Lepiota cretata.

Deskribapena aldatu

Kapela: 3 eta 10 cm bitarteko diametrokoa, hasieran esferikoa, gero ganbila, ondoren zabaldu egiten da; gaztetan, erraz bereiz daitekeen irinezko errezel zuri batez estalia, zahartzean krema-horixka samarrekoak bihurtzen dira, errezelaren azpian, oso nabarmenak ez diren ildaska marjinalekin.

Orriak: Estu eta zuriak hasieran.

Hanka: 12 cm arteko garaierakoa, oinarria erraboilduna, zuria, eraztunaren azpian irintsua, mintzezkoa izan ohi dena, baina batzuetan kapelaren ertzetan geratzen diren hondakinengatik baino ez da ikusten.

Haragia: Zuria, gutxi, usain leunekoa.[2]

Etimologia: Cretaceus epitetoa latinetik dator, klarionarendako kreta, eta karetsu, esan nahi du.

Jangarritasuna aldatu

Ez da jangarria.[3]

Nahasketa arriskua aldatu

Espezie honen ezaugarriak dira: irin maluta zuriz estalitako kapela, ertza ia ildaskatu gabea, eta sortakatua hazten dela.

Sasoia eta lekua aldatu

Udan eta udazkenean, leku babestuetan, simaurretan edo egur-hondakin oso degradatuetan, baita berotegi eta lorategietan ere

Banaketa eremua aldatu

Mundu osoa.

Erreferentziak aldatu

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 356 or. ISBN 84-404-0530-8..
  3. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 432 or. ISBN 84-282-0540-X (T. 2). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..

Kanpo estekak aldatu