Leucoagaricus serenus

Leucoagaricus serenus Agaricaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Ez kontsumitzea gomendatzen da, generoko espezie gehienak bezala.

Leucoagaricus serenus
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaAgaricaceae
GeneroaLeucoagaricus
Espeziea Leucoagaricus serenus

Sinonimoak: Seriomyces serena. Pseudobaeospora serena, Lepiota serena, Agaricus sereno, Leucoagaricus sereno, Sericeomyces serenus.

Deskribapena aldatu

Kapela: Kapelaren azala leuna, zetaduna, distiratsua, kolore zuri uniformea (titia beix kolorekoa).

Orriak: Libreak, trinkoak, zuriak (zahartzean hori-krema kolorekoak bihurtzen dira)

Orri libreak: Oinera hurbiltzen diren orriak, baina ukitzen ez diotenak

Hanka: Liraina, zuntzezkoa, oinarria pixka bat erraboilduna, gaztetan betea eta zahartzean barnehutsa, zuri-beix kolorekoa. Eraztun zuria, goian, zabala, goranzkoa.

Haragia: Zuria. Usain fungiko ahula, zapore gozokoa. Espora-jalkina hori-zurbil kolorekoa.[2]

Etimologia: Leucoagaricus terminoa grekotik dator, zuria, argia, esan nahi duen "leukós" hitzetik eta "agaricus" hitzetik. Perretxiko zuri bat.

Jangarritasuna aldatu

Zalantzazko jangarria, toxikoa izan daiteke.[3]

Nahasketa arriskua aldatu

Leucoagaricus pudicus edo Leucoagaricus leucothites dekakoekin nahas daiteke. Oina askoz erraboildunagoa.[4]

Sasoia eta lekua aldatu

Udan eta udazkenean. Urria, bakartia bere habitatean. Ez da zuhaitzen azpian ateratzen. Bai ordea , sastrakadietan, orbeletan, sasietan, zuhaixketan. Hegal hezeetan, ibaiertzetan. Deforestatutako mendietan.

Banaketa eremua aldatu

Ameriketako Estatu Batuak, Costa Rica, Puerto Rico, Martinika, Guyana Frantsesa, Brasil, Txile, Europa, Errusia, Sri Lanka, India, Thailandia, Australia, Zeelanda Berria, Zimbabwe, Uganda.[5]

Erreferentziak aldatu

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 288 or. ISBN 84-282-0865-4..
  3. (Gaztelaniaz) Morales Pulido Juan, Carmona Perate José Julián. .
  4. (Gaztelaniaz) Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia..
  5. Leucoagaricus serenus: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak aldatu