Leucoagaricus littoralis

Leucoagaricus littoralis Agaricaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Interes gastronomikorik gabea. Autore batzuen ustez, Leucoagaricus littoralis Leucoagaricus sublittoralis espeziaren aldaera bat da.

Leucoagaricus littoralis
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaAgaricaceae
GeneroaLeucoagaricus
Espeziea Leucoagaricus littoralis

Sinonimoa: Lepiota littoralis.

Deskribapena

aldatu

Kapela: 6 eta 10 cm bitarteko diametrokoa, hasieran globo itxurakoa, gero zabaldu egiten da, zetadun-fibrilosoa. Okre-arrosa-lehoi kolorekoa, ertza urratua eta oso gutxitan amaraun itxurako bolba baten hondarrez estalia (armiarma-sarea)

Orriak: Zurixkak. Atzeko muturretik, puntu bakar batetik edo zati oso labur batetik ukitzen dute oina, lepoko antzeko bat sortuz.

Hanka: Zilindrikoa, betea eta erraboilduna. Eraztun handi samarra du, askea, iraunkorra eta mintzezkoa.

Haragia: Zurixka, kolorez aldatzen ez dena, zapore atseginekoa.[2]

Etimologia: Leucoagaricus terminoa grekotik dator, zuria, argia, esan nahi duen "leukós" hitzetik eta "agaricus" hitzetik. Perretxiko zuri bat.

Jangarritasuna

aldatu

Interes gastronomikorik gabea

Nahasketa arriskua

aldatu

Espezie hau erraz ezagutzen da bere habitatagatik: duna areatsuak. Kapelaren ertz urratuak Lepiota excoriata perretxikoa gogorarazten du.

Sasoia eta lekua

aldatu

Udazkenean, itsas kostaldeko leku hareatsuetan.

Banaketa eremua

aldatu

Mexiko, Ameriketako Estatu Batuak, Europa, Turkia.

Erreferentziak

aldatu
  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 355 or. ISBN 84-404-0530-8..

Kanpo estekak

aldatu