Letraset izeneko produktua letra-tipoen eta sinbolo tipografikoen orri sortak ziren. Izen bereko enpresak sortua, 20. mendearen 2. partean oso ezaguna egin zen produktu bat izan zen, idazki eta artelan pertsonaletan letra konbinazio bereziak agerrazteko erabiltzen zen.

Letraset orri original bat ezkerrean (osoa), eta lehiakide baten antzeko produktua, sinboloekin eta partzialki erabilia.

Historia

aldatu

Letraset negozioa Londresen sortu zen 1959an, artista eta diseinatzaile komertzialentzako euskarri berritzaileak sortuz. Haien jatorrizko produktuari Letraset Type Lettering System zetritzon. 1961erako, Letraset Instant Lettering, lehorreko hizki itsasgarriena garatu zuten, eta hori izan zen urte askotan beren oinarrizko produktua. Marka eta produktua, gauza bera bihurtu ziren[1].

Letraset orri tipiko batek hainbat karaktere errepikaturen errenkadak zituen. Euskal Herrian frantsesezko eta espainolezko orri desberdinak saltzen ziren, mugaren bi aldeetan. Letraset orriko karaktere bat beste orri batean agerrazteko, gainetik ezarri eta txanpon batekin edo beste era bateko tresna gogor batekin gainetik pasatzen zenuen, letra transferitu edo itsasteko, hala nola kalkomania batekin egiten den eran, baina lehorrean. Letrak erabili ahala, Letraset orria hustuz zihoan.

Eskuz ez bazen, etxe edo kontestu gehienetan testua ekoizteko modu bakarra idazmakina mekanikoa zen garaian, makinen letra-tipo beti finko eta tipikoarekin; testu batean izenburu bat, atal bereziren markatu, edo sinbolo gehigarri batzuekin zerbait ilustratu nahi zenean, Letraset erabiltzea zen ohikoa.

Inprimagailu, ordenagailu pertsonalen eta ofimatikaren hedapenarekin, azkar bihurtu zen Letraset produktu zaharkitua 1990eko hamarkadaren hasieran.

Letraset autoedizioen industrian sartzen saiatu zen, ImageStudio eta ColorStudio bezalako software paketeak sortuz Macintosh- erako, baina ahalegim hauek ez zuten sekula arrakasta handirik ikusi. Hala ere, enpresak garatutako letra tipo askok bide egin dute informatikaren garaian.

Enpresak kolorezko rotulkiak eginez iraun du 21. mendean. Letraset orri zaharrak biltzeko ekimenak badira, arkeologia industrialeko ekimen gisa[2].

Erreferentziak

aldatu
  1. (Ingelesez) «Action Transfers: Letraset Instant Lettering» www.action-transfers.com (Noiz kontsultatua: 2020-12-16).
  2. (Gaztelaniaz) «Una base de datos que busca recuperar y documentar las tipografías de transferencia en seco de Letraset» Microsiervos (Noiz kontsultatua: 2020-12-16).

Kanpo estekak

aldatu