Lerro luzedun urre-tximeleta

Lerro luzedun urre-tximeleta (Thymelicus sylvestris) Hesperiidae familiako lepidopteroen espezie bat da. Europan aurkitzen da Iberiar penintsulatik hasi eta Danimarkaraino. Hegoaldetik Marokon eta Argelian ere bizi da eta ekialdetik Iraneraino iristen da[1].

Lerro luzedun urre-tximeleta
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaArthropoda
KlaseaInsecta
OrdenaLepidoptera
FamiliaHesperiidae
LeinuaHesperiini
GeneroaThymelicus (en) Thymelicus
Espeziea Thymelicus sylvestris
Poda, 1761
Datu orokorrak
OstalariaLarre-pleotza, Holcus mollis, Brachypodium sylvaticum eta Holcus lanatus

Nikolaus Poda von Neuhausek deskribatu zuen 1761. urtean eta Papilio sylvestris izena eman zion[2].

Deskribapena aldatu

Lerro mozdun urre-tximeletaren oso antzekoa da itxuran, hura baino zerbait handiagoa. Hala ere tximeleta txikia da, 2'5-3 cm arteko hegal-zabalera hartzen du[3]. Aurreko hegalak 13-15 mm neurtzen dute eta emearenak arrarenak baino handiagoak dira. Kasu bietan hegalen goiko aldeak laranja kolorekoak dira eta lerro fin beltzak dituzte. Hegalen ertzak ere ilunak dira. Arrek lerro beltz nabarmen bat dute aurreko hegaletan, hortik datorkio izena tximeletari. Atzeko hegaletan aurrealdean dagoen zatia iluna da. Sexu bietan hegalen azpikaldea horixkagoa da eta lerroak gris-berdexka argiak dira. Hegalak estuak eta laburrak dira eta era kaotikoan baina azkar egiten du hegan.

Burua toraxa baino zabalagoa da. Begi handiak ditu eta oso banatuak. Palpoen artean eta antenen artean ere distantzia handia dago. Antenaren puntzan laranja kolorekoak dira. Lerro mozdun tximeletak antenaren punta beltza du[3]. Hanka labur eta indartsuak ditu, arantzaz josiak.

Bizi zikloa aldatu

Emeek 5-15 arrautza jartzen dituzte landare gramineoetan eta udaren amaieran beldarrak jaiotzen dira. Beldarrak berdeak dira, bizkarrean marra beltz bat dute eta alboetan marra zuria eta horia[4]. Landarearen hosto bat kiribilduz estalki bat eratzen dute neguan hibernatu ahal izateko. Neguaren amaieran birraktibatzen dira eta bi hilabetez Aira, Piptatherum, Holcus, Phleum, Brachypodium, Deschampsia eta Oryzopsis generotako landareetaz elikatzen. Gramineotako hostoak kiribilduz jarraitzen dute babesa lortzeko.

Ondoren pupa eratzen dute eta udaberriaren amaieran ateratzen da imagoa. Uda erdialderarte bizi dira tximeleta hauek. Lore moreek erakartzen dituzte bereziki, hirusta eta karduen loreek hain zuzen ere[2].

Habitata aldatu

Zelaietan bizi da, gramineoak, hirustak eta karduak ugari dauden eremuetan[1]. Itsas mailatik hasi eta 1.500 metrotako altueran ere aurkitzen dira[4].

Iruditegia aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. a b Higgins, Lionel George. (D.L. 1980). Guía de campo de las mariposas de España y de Europa. Omega ISBN 84-282-0327-X. PMC 431846678. (Noiz kontsultatua: 2022-09-10).
  2. a b «Thymelicus» www.nic.funet.fi (Noiz kontsultatua: 2022-09-10).
  3. a b (Gaztelaniaz) «Dorada línea larga. Thymelicus sylvestris (Poda, 1761)» www.malaga.es 2022-10-09 (Noiz kontsultatua: 2022-09-10).
  4. a b «Dorada línea larga | Animalandia.» animalandia.educa.madrid.org (Noiz kontsultatua: 2022-09-10).

Kanpo estekak aldatu