Serbal
(«Leptailurus» orritik birbideratua)
Serbal edo serbal katu (Leptailurus serval) felidoen familiako animalia basatia da, katuaren itxurakoa, metro bete luze eta 50 cm garai egin daitekeena. Katua baino hankaluzeagoa da. Ilea hori-gorrixka du, zerrenda eta orban beltzekikoa. Saharako hegoaldeko mugetatik beherako ia eskualde guztietan bizi da. Baso-ertzetan eta zuhaitzik ez den lekuetan ibiltzen da batez ere. Hegaztiak eta karraskariak jaten ditu.
Serbal | |
---|---|
Iraute egoera | |
Arrisku txikia (IUCN 3.1) | |
Sailkapen zientifikoa | |
Klasea | Mammalia |
Ordena | Carnivora |
Familia | Felidae |
Generoa | Leptailurus (en) |
Espeziea | Leptailurus serval |
Banaketa mapa | |
Datu orokorrak | |
Ernaldia | 74 egun |
Erreferentziak
aldatu- ↑ Schreber. (1776). in: 16. 3 Die Säugethiere, pl. 108[1776]; see also text 3(23):407[1777] or..
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik hartu da. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.