Lepiota ignicolor
Lepiota ignicolor Agaricaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Sindrome parafaloidianoa. Amanitina pozoia dauka.
Lepiota ignicolor | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Klasea | Agaricomycetes |
Ordena | Agaricales |
Familia | Agaricaceae |
Generoa | Lepiota |
Espeziea | Lepiota ignicolor Bres., 1892 |
Sinonimok: Lepiota castanra var.ignicolor, Lepiota ignivolvata.
Deskribapena
aldatuKapela: Txikia, 1 eta 3 cm bitarteko diametrokoa, kanpai itxurakotik ganbilera eta laura, erdiko titia mantenduz. Kapelaren azala igneo-horixka kolorekoa, ezkata irregular-gorrixka kolorekoekin, hondo zurixkaren gainean.
Orriak: Libreak, zabal, irregularrak, orban arreekin, adinean aurrera egin ahala ilunduz joaten dira.
Orri libreak: Oinera hurbiltzen diren orriak, baina ukitzen ez diotenak.
Hanka: Zilindrikoa, oinarria pixka bat loditua, gorri-igneo kolorekoa.
Haragia: Urria, hauskorra. Kautxuaren usain desatseginekoa.
Etimologia: Lepiota terminoa grezierazko "lepis" "lepidos" hitzetatik dator eta "oús" eta "otós ear" hitzetik, kapela esan nahi duena. Ezkatadun kapela duen onddoa.[2]
Toxikotasuna
aldatuToxikoa.[3]
Nahasketa arriskua
aldatuLepiota castanea (autore batzuentzat sinonimo bat baino ez da) delakoarekin nahas daiteke, hau pixka bat handiagoa da (2-5) eta kolore arre-gorrixka du (ez igneo-horixka).[4]
Sasoia eta lekua
aldatuUdazkenean. Hostogalkorretan (hurritza …)
Banaketa eremua
aldatuEuskal Herria, Espainia, Frantzia, Italia, Alpeak, Suedia, Norvegia, Danimarka.[5]
Erreferentziak
aldatu- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 284 or. ISBN 84-282-0865-4..
- ↑ (Gaztelaniaz) Velazquez Vergara José Ignacio, Suarez Gil Angela. (2009). Banco de setas.
- ↑ (Gaztelaniaz) Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia..
- ↑ Lepiota ignicolor: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.