Echinoderma echinaceum
Echinoderma echinaceum Agaricaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Ez da jangarria.
Echinoderma echinaceum | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Klasea | Agaricomycetes |
Ordena | Agaricales |
Familia | Agaricaceae |
Generoa | Lepiota |
Espeziea | Lepiota echinacea J.E.Lange, 1940 |
Sinonimoak: Cystolepiota echinacea, Lepiota cristata var. echinacea, Equinoderma equinacea, Lepiota hispida, Lepiota echinacea.
Deskribapena
aldatuKapela: Txikia, 4 eta 6 cm bitarteko diametrokoa, hemisferikotik ganbilera eta lau-ganbilera, titi kamutsarekin erdian. Kapelaren azala marroi-hur kolorekoa, ezkata edo garatxoekin, lodiak, tenteak (dentsitate handiagoz erdialdera), hondoan haragi zuria agerian uzten dute.
Orriak: Zuriak, altuak, libreak, sabeldunak.
Orri libreak: Oinera hurbiltzen diren orriak, baina ukitzen ez diotenak. Mugitzen ez den eraztuna.
Hanka: Fistulosoa, zilindrikoa, pixka bat loditua oinarrian, zuria, goian, errezel partzialaren hondarrekin, oinaren erdialderantz eraztunaren eremu garbia inguratzen, errezel tomentodun-kortiniformea, eta beherago berriro ezkatak eta mizelio zurixka.
Haragia: Zuria eta aldatzen ez dena, goma usainekoa, zaporea Lepiota cristata delakoak bezain mina ez du. Espora-jalkina zuri-hori argi kolorekoa.[2]
Etimologia: Lepiota terminoa grezierazko "lepis" "lepidos" hitzetatik dator eta "oús" eta "otós ear" hitzetatik, kapela esan nahi duena. Ezkatadun kapela duen onddoa.
Jangarritasuna
aldatuZalantzazko jangarria, toxikoa izan daiteke.[3]
Nahasketa arriskua
aldatuLepiota cristata delakoarekin nahas daiteke, honen haragia minagoa da. Lepiota aspera, handiagoa da (5-12), ez da hain iluna, ezta kizkurra ere. Lepiota carinii espezieak, kolore marroi-gorri horixka du eta ezkatak kapelan eta oinean.
Sasoia eta lekua
aldatuUdan eta udazkenean. Hostozabaletan, humusa dagoen lurzoruetan: Douglas izeia, izei gorria, zedroa, gaztainondoa, hurritza.
Banaketa eremua
aldatuAmeriketako Estatu Batuak, Kanada, Mexiko, Brasil, Europa, Errusia, Japonia, Himalaiako eremua, Taiwan, Australia, Zeelanda Berria, Uganda, Kenya, Zimbabwe.[4]
Erreferentziak
aldatu- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 282 or. ISBN 84-282-0865-4..
- ↑ (Gaztelaniaz) Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia.
- ↑ Lepiota echinacea: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.