Leontxo García

Irundar ospetsua

Leontxo Olasagasti Gartzia edo, ezagunagoa den bezala, Leontxo García (Irun, 1956ko otsailaren 12a - ) xake-jokalari eta -kazetari gipuzkoarra da.

Leontxo García
Leontxo Garcia eta Susan Polgar Bilbon, 2008an.jpg
Leontxo García eta Susan Polgar, Bilbon, 2008an.
Bizitza
Jaiotza Irun1956ko otsailaren 12a (65 urte)
Herrialdea  Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak xakelaria eta kazetaria

1975ean Gipuzkoako Xake Txapelketa irabazi zuen. FIDE maisua da, 1981tik. Hala ere, 1983an xake-jokoa alde batera utzi zuen, xake-kazetaritzara guztiz dedikatzeko. 1986tik RNEren xake-korrespontsala da. 1991-2001 bitartean Jaque aldizkaria zuzendu zuen. 1998-1999 bitartean Salvatek ekoiztutako La pasión del ajedrez (Xakearen pasioa) seriea —25 bideoko bilduma— zuzendu eta aurkeztu zuen. 2004tik egunero idazten du zutabe bat Espainiako El País egunkarian, non xake-partida bat aztertzen duen. Hitzaldi ugari ematen ditu xakearen edertasuna eta hezkuntza-balioa zabaltzeko. Hain zuzen ere, 2009an Euskal Herriko federazioak ematen duen Euskal Xakearen saria jaso zuen, xakea gizartean hedatzeko egindako lanagatik.[1]

LiburuakAldatu

  • "Radomir Antic. Jaque a la Liga" (Plaza & Janés, 1996)

ErreferentziakAldatu

Kanpo estekakAldatu