Ireki menu nagusia

Leonardoren hegoak Fernando Morillo idazlearen liburua da. 2008ko azaroan argitaratu zen, Ibaizabal argitaletxearen eskutik. 2009ko Haur eta Gazte Literaturako Euskadi Sarian finalista izan zen.

Leonardoren hegoak
Datuak
Argitaratze-data 2008
Generoa Eleberria
Hizkuntza Euskera
Herrialdea Euskal Herria
Ilustratzailea Ima Mendiola
Bilduma ekin
Orrialdeak 210
ISBN 978-84-8394-219-2

Eduki-taula

SinopsiaAldatu

Haritzek garbi dauka: gaztea izatea lanbide krudela da. Zergatik da dena hain nahasia? Eta zergatik ezkutatu nahi diote gurasoek elkar maite ez dutela? Zorionez, Florentzia geratzen zaio. Han, osaba Karlos bizi da, apur bat jenioa, apur bat eroa eta oso gizon misteriotsua. Florentziako inguruetan, abentura guztietatik handiena biziko du Haritzek: Leonardo da Vinciren altxor sekretu bat, bahiketak, arkeologoak, maitasuna, borrokak, ezuste ikaragarri bat… eta, ai, baita heriotza ere. Oier eta Amalur lagunen laguntzaz, Leonardoren hegoak ezagutuko ditu: bizitzaren irakaspenik ederrena. Eta latzena.[1]

LaburpenaAldatu

Haritz gaztea ez dago ondo. Nerabe izatea ez zaio gustatzen; bizitza harekin krudela dela dio. Liburuan haren Florentziarako bisita kontatzen da, bere osaba Karlos ikusteko. Hala ere, Florentziara heltzen denean inor ez dago hark itxaroten, eta osabak ez zion deiak hartzen. Taxiaz baliatuz, osabaren etxera doa. Han ere ez dago. Harrituta, kalera ateratzen da. Han, Amalurrekin topatzen da; geroago, haren mutilagun berriarekin, Francesco. Hau ez zaio gustatzen Haritzi.

Etxera itzultzean oraindik ez da agertu, baina, sartu bezain laster, dei bat jasotzen du. Juliet da. Etxeko leku sekretutik, Leizea, eskuizkribu batzuk hartu eta etxetik joan behar dela dio, gende arraroa etxean dagoela esaten dio ere (Haritzek ikusten ditu). Geroago Florentzian topatzen dira, eta osaba bahituta dagoela esaten dio. Eduardo Valfiernok dauka, eta eskuizkribuen truke ematen die osaba. Argazkiak ateratzen diote eskuizkribuei eta gero Eduardori ematen dizkiote.

Amalurren gurasoen furgonetarekin, eskuizkribuak dioten lekurantz doaz: Morand. Han Francescorekin apurtzen du Amalur, handik aterarazi nahi zuelako. Geroago, eskuizkribuetan Morano jartzen zuela konturatu ziren. Hara joan ziren, leku bakarti bat. Han kobazulo bat zegoen, eta sartu ziren, baina Valfiernok harrapatu zien. Azkenean, altxor hori bi hego zirela konturatu ziren, aske hegan egin behar dela esan nahi zutenak.

Ziurgabetasun une bat eta gero, Oier deitzea gomendatzen dio. Ezer jakinez, deia egiten dio. Honek ia guztia prestatuta zegoela esaten dio. Eduardo Valfierno Karlosen lagun bat da, beste arkeologo bat, eta Juliet eta osabak egin zutena ere prestatuta zuten. Amalur, berriz, bat-bateko pertsonaia zen eta ere ez zekien ezer. Oierren eskaera zen, Haritzen bizitza-ikuspuntua hobetzeko. Ez dio ezer gehiago esaten joan behar delako.

Bi aste geroago, Amalur eta Haritz Florentziako kafetegi batean zeuden. Solasaldiaren erdian, Haritz dei bat jasotzen du. Antonia, Oierren ama, ospitaleratuta dagoela esaten dio. Hegazkina hartu eta Tolosara itzultzen da. Han Oier ikusten du, kable askori lotuta. Gelan bakarrik geratu zirenean, handik ihes egiten dute, Oierren eskaeraz. Presaka, hondartzara doaz, ikuspegi politak ikustera.

PertsonaiakAldatu

HaritzAldatu

Ipuineko protagonista da. Tolosar euskaldun hau bere bizitza oso txarto doala uste du, bereiziki nerabezaroan baitago. Bere osaba ikusi gabe 3 urte darama, eta ikusteko irrikan dago. Halere, bisita hau bere bizitzako alde ona ateratzeko balio izan du, bere lagunik onena galdu egin badu ere.

OierAldatu

Oier Haritzen lagunik onena eta biziena da. Oso ondo ezagutzen du Haritz; ahotsarekin bere egoera asmatu ditzake. Oier mugikortasun murriztua dauka; txikitan fibrosi kirstikoa aurkitu zioten; eta epez aurreko heriotza izango zuela. 30 urterekin bizirik egoteko %10-ko probabilitatea du. Hala ere, bere bizitza ondo darama. Liburuaren amaieran, ospitaleratuta dago; eta, Haritzen laguntzaz, handik ateratzen da eta hondartza ederra ikusten geratzen dira.

KarlosAldatu

Karlos Haritzen osaba da. Hark Karlos Eroa deitzen dio, bizitza itzela daramalako. Florentziako arkeologoa da, Bizitza ikuspuntu ezohikoa du, eta ez du ezta pentsatzen ere abentura bat ikusten badu.

JulietAldatu

AmalurAldatu

Amalur florentziar neska bat da, Haritz baino urte bat gehiagokoa dena eta txikitatik ezagutzen duena. Hari eman zion Haritz lehen musua. Halere, denborak banatu ditu eta historia hastean Francesco da haren mutilaguna. Neurriz gaineko kontrola dela eta, geroago sentimendua apurtzen da.

FrancescoAldatu

Kanpo loturakAldatu


  Artikulu hau kulturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
  1.   «Leonardoren Hegoak - -5% en libros | FNAC» www.fnac.es . Noiz kontsultatua: 2019-02-24 .