Ireki menu nagusia

BiografiaAldatu

Cooper New Yorken jaio zen 1930eko otsailaren 28an. Fisikan lizentziatu zen Columbiako Unibertsitatean. Brown Unibertsitateko irakaslea izan zen (Providence), eta irakasle gonbidatua Norvegia, Italia eta Frantziako hainbat unibertsitateetan.

Ikerkuntza zientifikoaAldatu

Egoera solidoaren fisikan interesatua, 1957an John Bardeen eta John Robert Schriefferekin batera supereroankortasunaren BCS teoria garatu zuen.

Alfred P. Sloanen lankidea izan zen 1959 eta 1966 urteen artea.

Ondoren, Princetoneko Institute for Advanced Study aritu zen, eta baita Ikerketa Nuklearretarako Europako Kontseiluan (CERN) ere.

1972an Fisikako Nobel Saria jaso zuen John Bardeen eta John Robert Schriefferekin batera supereroankortasunaren BCS teoriagatik.

Nobel Sariaz gain, jaso ditu Ameriketako Estatu Batuetako Zientzien Akademia Nazionalaen Comstock saria (John Robert Schriefferekin batera), Award of Excellence saria eta Descartes domina Parisko René Descartes Unibertsitatean, besteak beste.

Ikus ereAldatu

Kanpo loturakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Leon Cooper