Lentinus substrictus Polyporaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Oso larrukara da eta ezinda jan.

Lentinus substrictus
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaPolyporales
FamiliaPolyporaceae
GeneroaLentinus
Espeziea Lentinus substrictus

Sinonimoak: Polyporus lepideus, Polyporus zonatus, Polyporus ciliatus.

Deskribapena aldatu

Kapela: Biribildua, 3 eta 8 cm bitarteko diametrokoa, hasieran ganbila, gero laua eta azkenik deprimitu samarra erdian. Azal leuna edo belus fin batekin edo ezkata oso txikiekin, estu, eta arre-horixkatik arre-gris-ilunera doan kolorekoa, argiagoa edo ilunagoa. Ertza denbora luzean biribildua eta izurtua.

Tutuak: Txikiak, finak, laburrak, zurixkak, zahartzean krema kolorekoak bihurtzen dira.

Poroak: Begi hutsez ia ikusezinak, biribilak, hasieran zuriak eta ondoren krema kolorekoak.

Hanka: Erdian, berdina, zilindrikoa, arre mate koloreko tantoekin, belusduna, kapelaren antzeko kolorekoa.

Haragia: Zuria, suberosoa, zaila, elastikoa, zapore leunekoa eta usain nabarmenik gabea.[2]

Etimologia: Polyporus terminoa grekotik dator, ugari, asko, esan nahi duen "poly" hitzetik eta poro, urrats, esan nahi duen "póros" hitzetik. Poro ugarirekin. Ciliatus epitetoa, ziliatua, irtengunea, irtenguneekin, esan nahi duen "cilium" hitzetik dator. Irtengune txikiz estalita duelako kapelaren ertza.

Jangarritasuna aldatu

Ez da jateko modukoa, larrukara delako.[3]

Nahasketa arriskua aldatu

Polyporus brumalis delakoarekin nahas daiteke, hau neguan eta udaberriaren hasieran hazten da, poro handiagoak izaten ditu, erraz ikusten direnak.[4]

Sasoia eta lekua aldatu

Udaberrian, hainbat hostozabalen hildako egurretan hazten da, hala nola: Almus (haltza), Fraxinus (lizarra), Tilia (Ezkia), eta abarretan.[5]

Banaketa eremua aldatu

Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Brasil, Europa, Errusia, Kaukasia, Erdialdeko Asia, Japonia, Txina.

Erreferentziak aldatu

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 628 or. ISBN 84-404-0530-8..
  3. (Gaztelaniaz) Palazon Lozano Fernando. (2006). Setas para todos. Jose Luis Añanos Echo Editorial Pirineo, 130 or. ISBN 84-87997-86-4..
  4. (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 484 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
  5. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 314 or. ISBN 84-282-0865-4..

Kanpo estekak aldatu