Lentinus cyathiformis
Lentinus cyathiformis Polyporaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Ez da jangarria.
Lentinus cyathiformis | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Klasea | Agaricomycetes |
Ordena | Polyporales |
Familia | Polyporaceae |
Generoa | Lentinus |
Espeziea | Lentinus cyathiformis Bres., 1929 |
Basionimoa | Agaricus cyathiformis |
Sinonimoak: Panus cyathyformis, Lentinus degener, Neolentinus cyathiformis.
Deskribapena
aldatuKapela: 5 eta 10 cm bitarteko diametrokoa, larrukara samarra, kopa inklinatu gisa, okre-adreilu zurbil kolorekoa, hasieran ganbila, baina laster hondoratua; ezkatatxo arre edo lehoi kolorekoekin.
Orriak: Dekurrenteak, estu, oso meharrak, zuriak, gero krema kolorekoak, atzean bildurik; ertz koskaduna.
Orri dekurrenteak: Hanka ukitzeaz gain beherantz jarraitzen duten orriak.
Hanka: Laburra, betea, leuna, eszentrikoa, kapelaren kolore berekoa eta ezkata finekin.
Haragia: Zurixka, zapore garratza eta astringentea.[2]
Etimologia: Lentinus terminoa latinetik dator, "lentus" hitzetik, eta zaila, elastikoa, esan nahi du, kapelaren haragiari erreferentzia eginez, zuntzuna eta larrukara. Cyathiformis epitetoa, kopa, esan nahi duen, grekozko "cyatus" hitzetik eta forma esan nahi duen latinezko "forma" hitzetik dator. Kapelak kopa forma dutelako.
Jangarritasuna
aldatuEz da jangarria.[3]
Nahasketa arriskua
aldatuOharra: Beste Lentinus generoko espezieen oso antzeko espeziea da, kapelaren forma bereizgarriarekin eta orri meheekin, erabat dekurrenteak eta ez oso koskadunak. Onddoaren oina ere meheagoa izan daiteke, sustrai antzeko batekin, hazten den zurezko substratuan txertatua.
Sasoia eta lekua
aldatuUdan eta udazkenean. Hostozabalen enborretan, gutxiago koniferoen enborretan.
Banaketa eremua
aldatuAmeriketako Estatu Batuak, Kanada, Europa, Errusia.[4]
Erreferentziak
aldatu- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 122 or. ISBN 84-282-0865-4..
- ↑ (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 485 or. ISBN 84-282-0540-X (T. 2). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
- ↑ Lentinus cyathiformis: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.