Lentinus arcularius Polyporaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Haritsua eta larrukara da eta horregatik jateko oso kaskarra da. Usteldura zuria sortzen du.

Lentinus arcularius
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaPolyporales
FamiliaPolyporaceae
GeneroaPolyporus
Espeziea Polyporus arcularius
Fr., 1821

Sinonimoak: Polyporus alveolarius, Polyporus intermedius, Leucoporus arcularius, Polyporus arcularius.

Deskribapena aldatu

Kapela: 2 eta 6 cm bitarteko diametrokoa, biribildua, laua, ganbila edo pixka bat hondoratua erdian. Azala ezkata finekin, zahartzaroan glabroa, arre-horixka kolorekoa, okre-arrea edo arre argia, ilunagoa erdirantz. Ertza pixka bat inkurbatua, ertzean oso ile txikiekin.

Tutuak: 3 mm-ko luzerakoak, zuri-krema kolorekoak.

Poroak: Handiak, poligonalak, albeolatuak, tutuen kolore berekoak eta zertxobait dekurrenteak.

Poro dekurrenteak: Hanka ukitzeaz gain, beherantz jarraitzen duten poroak.

Hanka: Erdian edo pixka bat eszentrikoa, motz samarra, betea, zilindrikoa, ezkata finekin, kapelaren kolore berekoa.

Haragia: Zuri-krema kolorekoa, elastikoa eta zaila. Usain ahula eta zapore leuna.[2]

Etimologia: Polyporus terminoa grekotik dator, ugari, asko, esan nahi duen "poly" hitzetik eta poro, urrats, esan nahi duen "póros" hitzetik. Poro ugarirekin.

Jangarritasuna aldatu

Ez da jangarria, larrukara.[3]

Nahasketa arriskua aldatu

Polyporus brumalis delakoarekin nahas daiteke, honek poro txikiagoak ditu eta albeolatu gabeak. Polyporus mori espeziearekin ere bai, honek poro handiagoak ditu eta albeolatuak.[4]

Sasoia eta lekua aldatu

Udaberrian eta udazkenean, hainbat hostogalkorren eta zuhaixken zur hilaren gainean.[5]

Banaketa eremua aldatu

Mundu osoa.

Erreferentziak aldatu

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 629 or. ISBN 84-404-0530-8..
  3. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 525 or. ISBN 84-282-0540-X (T. 2). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  4. (Gaztelaniaz) Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia.
  5. (Gaztelaniaz) Morales Pulido Juan, Carmona Perate José Julián. (1981). Sociedad Micologica Extremeña, Medalla de Extremadura 2019.

Kanpo estekak aldatu