Lentinellus ursinus Auriscalpiaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Ez da jangarria. Zapore minegia eta mikatzegia ditu.

Lentinellus ursinus
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaRussulales
FamiliaAuriscalpiaceae
GeneroaLentinellus
Espeziea Lentinellus ursinus
Kühner, 1926
BasionimoaAgaricus ursinus

Sinonimoak: Agaricus pelliculosus, Lentinus ursinus, Lentinus pelliculosus, Hemicybe ursina, Pocillaria ursina, Pocillaria pelliculosa, Panellus ursinus, Lentinus anastomosans, Lentinus vulpinus f. ursinus.

Deskribapena

aldatu

Kapela: 2 eta 4 cm bitarteko diametrokoa, zirkuluerdi formakoa edo espatula formakoa, Arre-herdoil kolorekoa edo arre-gorrixka kolorekoa, ertzean argiagoa, lobulatua; belus itxurako tomentu nabarmen batez estalita izaten du gainazala, ertza izan ezik.

Orriak: Zabalak, hasieran zurixkak, gero arrexka kolorekoak, ertzean koskak izaten dituzte.

Hanka: Ez du.

Haragia: Zurbila, usain mina du eta zaporea oso mina.[2]

Etimologia: Lentinus terminoa latinetik dator, "lentus" hitzetik, eta zaila, elastikoa, esan nahi du, kapelaren haragiari erreferentzia eginez, zuntzuna eta larrukara.

Jangarritasuna

aldatu

Ez da jangarria.

Nahasketa arriskua

aldatu

Lentinellus castoreus delakoarekin, hau handiagoa da (4 - 12 cm) eta koniferoetan ateratzen da.

Sasoia eta lekua

aldatu

Udazkenean hostozabalen egurretan, batez ere pagoetan. Urria.[3]

Banaketa eremua

aldatu

Kanada, Alaska, Ameriketako Estatu Batuak, Mexiko, Costa Rica, Brasil, Europa, Errusia, Himalaiako eremua, Mongolia, Hego Korea, Japonia, Txina, Taiwan, Australia, Zeelanda Berria, Hegoafrika, Kongoko Errepublika Demokratikoa.[4]

Erreferentziak

aldatu
  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo, .. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 32 or. ISBN 84-404-0530-8..
  3. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 124 or. ISBN 84-282-0865-4..
  4. Lentinellus ursinus: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak

aldatu