Lemoa Kirol Elkartea
Lemoa Kirol Elkartea Lemoako (Bizkaia) futbol kluba izan zen. 1923an sortua, 2012an desegin zen, hainbat urtez Espainiako futbol ligako bigarren B mailan jokatu eta gero.
Lemoa Kirol Elkartea | |||||||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Datuak | |||||||||||||||||||||||||||||||||
Mota | futbol-kluba | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Herrialdea | Spain (en) ![]() | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Izengoitia | Cementeros | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Estadioa | Arlonagusia: Lemoa 43°13′N 2°47′W / 43.21°N 2.78°W ![]() | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Agintea | |||||||||||||||||||||||||||||||||
Egoitza nagusi | |||||||||||||||||||||||||||||||||
Historia | |||||||||||||||||||||||||||||||||
Sorrera | 1923 | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Desagerpena | 2012ko uztaila | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Koloreak | |||||||||||||||||||||||||||||||||
| |||||||||||||||||||||||||||||||||
webgune ofiziala |
Historia
aldatuSociedad Deportiva Lemona 1923an sortu zen. Lemoa herri txikia den arren, herriko taldeak Espainiako futbol ligako bigarren B mailara igotzea lortu zuen Cementos Lemona enpresaren babesari esker.
1977an lehendabizikoz hirugarren mailara igo zen. 1985ean jaitsi zen, baina hurrengo bi urteetan igoerak izan eta 1987/1988 denboraldian bigarren B mailara igo zen. Ordutik bigarren B mailan aritu zen, 2000 eta 2004 urteen artean ezik.
2011 eta 2012 urteetan Federazioaren Kopako finalera iritsi zen baina bietan galtzaile atera zen. Urte horretan, gainera, diru arazo larrien erruz taldea oso pattal ibili zen ligan, eta azkenean maila galdu eta desagertu egin zen.
Uniformea
aldatu- Lehenengoa: Zamarra gorri-beltza eta praka beltzak.
Futbol zelaia
aldatuLemoako Arlonagusia futbol zelaiak 5.000 ikusleentzako lekua du.
Datuak
aldatu- Denboraldiak Lehenengo Mailan: 0
- Denboraldiak Bigarren Mailan: 0
- Denboraldiak Bigarren B Mailan: 17
- Denboraldiak Hirugarren Mailan: 14
- Emaitzarik onena: 6.a (Bigarren B Maila, 08-09 denboraldia)
Azken urteetako ibilbidea
aldatuUrtea | Maila | Postua |
---|---|---|
1999-00 | 3. maila | 2.a |
2000-01 | 3. maila | 1.a |
2001-02 | 3. maila | 1.a |
2002-03 | 3. maila | 4.a |
2003-04 | 3. maila | 2.a |
2004-05 | Bigarren B maila | 14.a |
2005-06 | Bigarren B maila | 9.a |
2006-07 | Bigarren B maila | 8.a |
2007-08 | Bigarren B maila | 7.a |
2008-09 | Bigarren B maila | 6.a |
2009-10 | Bigarren B maila | 6.a |
2010-11 | Bigarren B maila | 9.a |
2011-12 | Bigarren B maila | 19.a |
2012-13 | Desagertua |
Palmaresa
aldatu- Hirugarren Maila (2): 2001-02, 2002-03
- Federazioaren Kopa (0): finalista 2010-11 eta 2011-12an.
Jokalari ezagunenak
aldatu- Joseba del Olmo
- Jose Luis Mendilibar
- Markel Robles
- Gaizka Tokero
- Jon Cuyami
- Ander Lanbarri
- Kepa Zarraga
- Javier Gurrutxaga Rivero