Tantive IVa, Star Wars film sagako tamaina handiko ontzi bat da. Hala deitu zen ontzi hau izenez, baina ontzi guztiak, Corvellian Corvette deitzen ziren.

Alderaan planetako errege etxeak, Klon Gerren garaitik erabilitako ontzi diplomatiko bat da. Leia Organa printzesak, sarri bidaiatzen zuen tamaina handiko ibilgailu honetan, senatari bezala arituz Koruskant planetan, bere adopziozko aita zen Bail Organak senatari kargua utzi ondoren.

Misio sekretu batean, Tantive IVa, Inperio Galaktikoaren destruktore estelar batek harrapatu zuen. Abordaiaren ondoren, Darth Vaderrek pertsonalki itaundu zuen Raymus Antilles kapitaina, eta, nahi zuen erantzunik jaso ez zuenez, ito eta hil egin zuen. Pasaiari errebelde guztiak atxilotuak izan ziren, Leia Organa printzesa barne.

Baina, Tantive IVaren benetako misioa, Heriotzaren Izarraren planoak Alderaanera eramatea zen, bertan, Bail Organa erregeordea zegoelarik. Leiak, plano horiek, R2-D2 droide astromekanikoaren barnean gorde zituen, honek, Tatooine planetara ihes eginez. Tantive IVa, Inperioak, zirkulaziotik atera zuen.

Kanpo estekak

aldatu