Star Warsen unibertsoan Aliantza Errebeldea fikziozko erresistentzia-talde bat da, Inperio Galaktikoaren oposizio militarrean eratua. Aliantza Errebeldea lurreko erasoko 140.000 kidek eta 110.000 ofizial, pilotu, artilarik... osatzen zuten.

Aliantza Errebeldea
Datuak
Izen ofiziala
Alliance to Restore the Republic
Motafictional alliance (en) Itzuli eta fictional resistance movement (en) Itzuli
IzengoitiaRebel Alliance eta Separatist Alliance
Agintea
LehendakariaMon Mothma
Historia
SorreraK.a. 19
Desagerpena4

Historia aldatu

Inperio Galaktikoa sortu baino gutxi lehenago, Mon Mothma, Bail Organa eta Padmé Amidal senatariek beste zenbait senatarirekin batera 2000en Eskakizuna aurkeztu zioten Palpatinei, honek bere botere bereziak itzul zitzan behin Klon Gerrak amaitu ondoren. Alabaina, kantzilerrak ez zien entzun.

Altxamenduaren hasiera da. Mon Mothmak, Chandrila planetako emakume gizaki gazte bat, jada Inperio Galaktikoak aldatu zuen Senatu Galaktikoan zuen postua utzi eta Matxinada sortu zuen Alderaan planetako Bail Organa eta Corellia planetako Garm Bel Iblis senatariekin batera.

Planeta ugarik babestu zuten Aliantza sutsuki, eta urte askoan zehar lagundu zuten mota orotako beharrekin, Inperioaren tiraniaganako gorroto bera baitzuten. Gerra Zibila ez zen batere ondo joan Altxamenduarentzat, dena Kyle Katarn mertzenarioak Izar Hiltzailearen planoak lapurtu zituenean aldatu zen arren. Azkenik, egoera Tatooine planetako nekazari gaztea zen Luke Skywalker eta honen bi lagun kontrabandistak, Han Solo eta Chewbacca Aliantza Errebeldean sartu zirenean aldatu zen, bira handi bat emanez. Yavineko guduan zehar, Lukek arma inperial boteretsua suntsitzea lortu zuen, gainera lider handietako bat zen Moff Wilhuff Tarkin Handia hilez.

Aliantza Errebeldeko liderrak orokorrean oso suharrak eta aditu militar edo diplomatikoak ziren. Hau da Mon Mothma edo Leia Organa printzesaren kasua, bi senatari zirenak. Edo Jan Dodonna jenerala, Crix Madine jenerala, Carlist Rieekan eta beste zenbaitzuena.

Aliantzak Galaxiako piloturik hoberenak zituela esaten zen. Horien artean Jek Porkins, Wedge Antilles, Luke Skywalker, Garven Dreis, Biggs Darklighter eta Dutch Vander zeuden beste batzuen artean.

Aliantzak, nagusiki Pikaro Eskuadroia eta zenbait generalen (Madine eta Rieekan nabarmenduz) trebezia handiei esker, garaipen ugari lortu zituen. Alabaina, Inperioak askoz gehiago izaten jarraitzen zuen, Inperioak flota handiago eta boteretsuago bat zuen, ia garaiezinak ziren supersuntsitzaileak zituztela alde batera utziz gero. Aliantzaren abantaila nagusi bakarra ere, kazak alegia, Inperioak garaitu zuen TIE Defendatzaileekin.

Altxamenduaren ahaleginak ahalegin, oso aukera gutxi zituzten Inperioaren aurka, batez ere Hothekoa bezalako porrot handien ondoren. Dena dela, Demetrius Zaarin Amiral Handiak Enperadorearen aurkako barne altxamendu bat hasi zuenean, flota inperiala oso gutxitua geratu zen, hala Altxamenduari jasaten lagunduz.

Azkenik, Endor planetan bigarren Izar Hiltzailea suntsitzea lortu zuten eta gerra zibilaren garaile irten ziren, Palpatine enperadorea eta honen izuzko gobernuarekin amaituz.

Endorren garaipena lortu ondoren, Errebeldeek Planeta Askeen Aliantza sortu zuten, azkenik Errepublika Berria sortzeko Coruscant planeta konkistatuz.

Pertsonaia garrantzitsuak aldatu

Sortzaileak aldatu

Kanpo-estekak aldatu