Lehen hitza Euskaraz
Lehen hitza Euskaraz | ||
---|---|---|
Datuak | ||
Sortze-data | 2017 | |
Herrialdea | Euskal Herria | |
Webgunea | https://www.lehenhitza.eus/ |
Lehen hitza Euskaraz interneten euskararen presentzia areagotzeko sortu zen kanpaina bat da. 2010eko hamarkadan egin ziren hainbat inkesten arabera, euskararen presentzia sarean oso murritza zen, horri konponbide bat emateko helburuarekin sortu zen kanpaina hau. Kanpaina honen bidez, euskaldunei erraztu egin zitzaien beraien mugikorra edo ordenagailuko web nabigatzailea euskararatzea, horretarako zein pausu bete behar ziren azaltzen zituelako.[1]
Kanpaina honek azken helburu gisa euskararen presentzia sarean handitzea duela esan dugu, hizkuntza batek sarean presentzia handia edukitzea oso garrantzitsua dela aipatu behar da, honen arabera erabakitzen baitituzte enpresa handiek zein hizkuntzetan garatu beraiek ekoizten dituzten gailuak.[1]
PuntuEus Fundazioa, Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseilua, Ikastolen Elkartea eta CodeSyntax dira kanpainaren sustatzaileak, Eusko Jaurlaritzaren babesa ere jaso du proiektuak eta gainera, EITB zein Berriaren laguntza eduki du.[2]
Erreferentziak
aldatu- ↑ a b «Lehen Hitza Euskaraz kanpainaren inguruan» www.lehenhitza.eus (Noiz kontsultatua: 2018-07-22).
- ↑ «Interneten ere, lehen hitza euskaraz» www.berria.eus (Noiz kontsultatua: 2018-07-22).