Legen Beltza
Legen Beltza 1998an Azpeitian sorturiko musika taldea da, oraindiño martxan dabilena.
Legen Beltza | |
---|---|
Datuak | |
Jatorria | Azpeitia Gipuzkoa |
Musika mota | Trash metal |
Urteak | 1998-2012 |
Taldekideak | |
Ekaitz Garmendia Xanti Rodriguez Joseba Azkue Iván Hernandez | |
Informazio gehigarria | |
www.legenbeltza.com | |
Ibilbidea
aldatu1998an sortu eta berehala Ziztu Bizian diska kaleratu zuten. Hurrengo urteetan kontzertu eta emanaldi ugari eman zituzten eta 2001 urtean iritsi zen bigarren diska, Istorio Triste Bat. IZ disketxearekin grabatu zuten eta 1500 kopia atera zituzten.
Euskal Herritik kanpora ezaguitzera emateko asmoarekin hizkuntza ladatzea erabaki zuten eta ingelesez kantatzen hasi ziren. Annihilator taldeko Jeff Watersen babespean diska berria plazaratu zuten 2003an, Insanity, eta atzerriko metal talde handien "telonero" jotzen hasi ziren, hala nola Napalm Death edo Exodus. Espainia mailan diskak ez zuen banaketa egokirik izan eta horregatik kaleratu zutren laugarren diskoa, Total Insanity. Duiska honi esker penintsulan osoan egin zuten bira eta Iron Maiden, Slayer eta Dream Theater taldeen telonero izan ziren.
2005ean Mausoleum Records disketxe belgiarrak fitxatu zituen 2006an atera zuten diska, Dimension Of Pain. Diska hau Europaz gain Estatu Batuetan eta Kanadan ere banatua izan zen. Diskako azken bi abestietan Europa mailako musikari onenen kolaborazioak izan zituzten, "War of Wars" eta "War of Wars II, Hope Wihtout Hope" abestietan hain zuzen ere. Tour luzea etorri zen orduan, jaialdi batzutan zerrendaburu ere izan ziren. Tourraren une gorena Durangoko Plateruenan bizi izan zen Destruction talde alemaniarrarekin batera. Tourraren amaieran Azpeitian eta Madrilen jo zuten Nightrage talde mitikoarekin batera.
Azkenengo lana 2010an atera zuten, Need to suffer, autoekoiztutako lana izan zen. 2012an tadearen amaiera iritsi zen.
Taldekideak
aldatuHona hemen taldekideak:
Diskografia
aldatu- Ziztu Bizian (1998)
- Istorio Triste Bat (2001, IZ)
- Insanity (2003)
- Total Insanity (2004)
- Dimension Of Pain (2006, Mausoleum Records)
- Need to suffer (2010, autoekoiztua)