Thrash metal

Trash metal» orritik birbideratua)

Thrash metal musika heavy metalaren deribatu bat da. Honen erritmoa, speed metalaren eta hardcore punk-aren nahiko antzekoa da, bere oldarkortasunari eta azkartasunari erreparatuz.

Genero honetako abestiek perkusio asko sartzen dituzte eta gitarrarekin riff azkarrak eta soinu zikinekoak (distorsio handiarekin). Letrei dagokienez errelitatea eta gizarteari egiten diote kritika, edo gerrei eta satanismoari buruz aritzen dira, baina azken hau gehiago ematen da black metal musikan.

Thrash estiloa heavy metalaren lehenetariko azpigeneroa izan da, eta eragin handiko musika izan da “muturreko metala” deritzon generoan. Honetan nabarmentzen dira death metal eta black metal estiloak, batez ere.

Musika estilo hau thrash metal deitzen da gitarra jotzerakoan energia handiarekin, puak eta kordak egiten zuen doinuagatik. Gutxi gorabehera “thrash” edo antzeko zerbaiten soinua.

EzaugarriakAldatu

Thrash musikaren ezaugarri nagusiak bere tempo azkarrak dira, riff arinagoak distortsio handiarekin eta erritmoa. Gitarra soloak oso azkarrak izaten dira eta teknika askoren erabilpenaz osatuak daude, adibidez sweep picking, palm mute edo tapping deritzenak. Bateriak garrantzi handia dauka, 180 bpm baino azkarrago jo behar dutelako. Batzuek pedala eta bonboa bakarrik erabiltzen dute, beste batzuek bi bonboz edo bi pedalez baliatzen dira. Abeslariak ahots urratuarekin abesten du normalean, batzuetan growl edo eztarriko orro batzuk sartuz. Azkartasun eta musikaren oldarkortasun hori hardcore punk estiloaren oso antzekoa da. Thrash musika jotzen duten bajistek aldiz erritmo frenetiko hori eramateko pua batekin jo ohi dute, hala ere Frank Bello, Greg Christian Jack Gibson, Steve DiGiorgio , Cliff Burton eta hauek bezalako askok hatzekin jotzen dute. Bajista orok distortsioa ematen dio, teknika horren aitzindariak Lemmy (Motörhead), Tom Araya (Slayer), David Ellefson (Megadeth), Cliff Burton (Metallica) izanik.

Musika estilo honen letrak normalean ildo beretik joaten dira, hauetan gizarte arazoei, satanismoari, gerrei, suizidioari, hilketei, injustiziari... buruz aritzen dira normalean. Hala ere badaude salbuespenak, Nile taldea esaterako, egipto eta antzinako gauzei buruz hitz egiten dutenak, adibidez. Eta talde hau bezala beste batzuk ere badaude.

HistoriaAldatu

Thrash musika 1970ko hamarkadaren azken urteetan hasi zen eta 1980koaren hasieran. Speed metal talde batzuk NWOBHM influentziaren bidez, musika jotzeko abiadura igo eta thrashcore aldaketak sartzen hasi ziren. Horietako batzuk Venom, Iron Maiden, Motorhead... izan ziren. Musika honen lehenetariko adibide gisa Overkill taldea jo ohi da, “The best within” abestiarekin. Metallica ere lehenetarikoa dela esaten da. Izan ere, talde honek, Overkill taldearen “the best within” abestia agertu zenerako “hit the lights” abestia konposatua zuen. Thrash metala bere hasieretatik metalero gogorren erantzuna bezala hartu zen; izan ere 1980ko hamarkadan glam metal taldeei (Ratt edo Mötley Crüe, Twisted Sister eta beste batzuk) bere musika ospea lortzeko soilik erabili eta komunikabideei saltzea egotzi zieten.

Thrasharen aireratzea 1985ean gertatu zen, Overkill bandak bere lehen albuma, Feel the Fire, eta Slayer argitaratu zituenean egin zuen berezkoa bere funtsezko EP-arekin Haunting the Chapel 1984ko, zeinek "Chemical Warfare" kanta sartzen zuen. Gertaera hauek by Bonded eraman zuten thrash ilunago eta gogorragoko eraketara, Exodus diskoan ikus daitekeena bezalako, Blood, edo Slayer-eko, Hell Awaits-eko-a, 1985ekoak biak ere. Urte honetan Artilleryk ere debuta egin zuen Fear of Tomorrow diskarekin eta baita Megadethek ere, Killing Is My Business lanarekin, Metallica Dave Mustaine-en gitarra-jotzaile ohiaren bandarekin... Good! And Business Is Metallica lantza ere 1984 Ride the Lightning-eko bere bigarren diskoan oinarriak ezartzen zituen estilo ilunago eta, 'Em All' Kill-eko lehen thrash zaratatsu eta desartatsutik|desluze urrunduz, araztutakorako bilakaerarako tokian. Baina 1986ko urtean da thrash-a iritsi zenean, hainbat album kaleratu zirenean, bere puntu altuenera batzuk nabarmentzeko; Peace Sells... But Who's Buying?,

EstiloakAldatu

Beste musika generoak bezala thrash metalak ere baditu bere estilo desberdinak kokapenaren arabera. Soinu desberdinekin.

  • Bay Area thrash metal: Teknika hobeagoa erabili ohi dute eta progresiboagoa izaten da, New Wave of British Heavy Metal tendentziarekiko gehiengo influentzia izan duena. Hona hemen talde batzuk; Slayer, Testament, Exodus eta Metallica honen adibide oso onak dira.
  • East Coast thrash metal: Punk eta hardcore-aren soinua hartzen du, garrantzitsuagoa da agresibitatea eta arintasuna teknika baino. Anthrax, Nuclear Assault, Overkill, Whiplash, dira adibide batzuk. Hala crossover beste talde batzuk honekin influentziatuak: S.O.D., Method of Destruction eta Agnostic Front.
  • Teutonic terror: Alemania aldeko thrash taldeak, hala nola, Kreator, Sodom, Destruction, Tankard (metal alemaniarraren lau handiak)1980 garrantzi handia hartu zuten musikaren munduan. Bere gaiak gerren inguruan eta satanismoaren inguruan izaten dira, soinu gordinago batekin. Holy Moses, Living Death, Exumer, Iron Angel, Angel Dust, Coroner, Tank, Raven edo Venom adibide oso argiak dira.
  • Brazilian thrash metal:Thrash-aren eszena klasikoenak hauek dira, death metalarekin antzekotasun hadia izanik. Teutonic terror erabiltzen dituen gai beren inguruan doaz letrak, hala nola, satanismoa eta gerrak. Teknika klasiko hau erabiltzen duten taldeak: Sepultura, Sarcófago, Mutilator, Vulcano ,Violator.
  • American thrash metal: agian korronte garrantsitsuena 1980-tik gaur egunerarte, hala ere gaur egun ez dago desberdintasun bi kosten artean honako taldeak aurkitzn ditugu: Municipal Waste, Havok, Warbringer, Toxic Holocaust beste askoren artean.
  • European thrash metal:Europan eratu diren talde guztiak sartzen dira mugimendu honetan, hala nola Ingalaterra, Irlanda, Italia, Espainia, Portugal,Grezia, Escozia, Polonia, Finlandia, Suezia, Noruega edo Frantzia beste hainbaten artean. Mugimenduaren talde garrantsitsuenak honakoak dira: Angelus Apatrida, Cancer, Evile, Witchery, Decadence eta Crisix.

Kanpo estekakAldatu